1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
108/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita honako akordio hau erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea: akordioa, artikulu batzuk aldatzen dituena Zizur Nagusiko Udalak eta lan-kontratudun finkoek eta aldi baterako lan-kontratudunek lan-baldintzei buruz sinatutako hitzarmenean 2017-2019 aldirako.
Ikusirik akordio honen testua: akordioa, artikulu batzuk aldatzen dituena Zizur Nagusiko Udalak eta lan-kontratudun finkoek eta aldi baterako lan-kontratudunek lan-baldintzei buruz sinatutako hitzarmen kolektiboan 2017-2029 aldirako (31007942012001 kode zenbakia). Akordioa erregistro honetan sartu da 2026ko maiatzaren 19an, eta 2026ko martxoaren 11n sinatu zuten toki entitateko ordezkariek eta langileen legezko ordezkariek.
Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta kontuan hartuta zer xedatzen den Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuan,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Akordio honen testua Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatu dadila agintzea: akordioa, artikulu batzuk aldatzen dituena Zizur Nagusiko Udalak eta lan-kontratudun finkoek eta aldi baterako lan-kontratudunek lan-baldintzei buruz sinatutako hitzarmenean 2017-2019 aldirako (31007942012001 kode zenbakia).
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 27an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
ZIZUR NAGUSIKO UDALAK ETA LAN-KONTRATUDUN FINKOEK ETA ALDI BATERAKO LAN-KONTRATUDUNEK LAN-BALDINTZEI BURUZ SINATUTAKO HITZARMENAREN (2017-2019) ARTIKULU BATZUK ALDATZEKO AKORDIOA
Lan-baldintzei buruzko akordioaren jarraipena egiteko batzordeak bilera egin zuen 2026ko martxoaren 11n, bertan zirela Zizur Nagusiko Udalaren ordezkariak eta lan-kontratudun finkoen eta aldi baterako lan-kontratudunen ordezkari sindikalak. Erabaki zuten 20.1 artikulua aldatzea eta 20.5 artikuluaren azken-aurreko paragrafoa kentzea Zizur Nagusiko Udalak eta lan-kontratudun finkoek eta aldi baterako lan-kontratudunek lan-baldintzei buruz sinatutako akordioan (2017-2019). Hona hemen aldaketaren xehetasunak:
Bat.–Zizur Nagusiko Udalak eta lan-kontratudun finkoek eta aldi baterako lan-kontratudunek lan-baldintzei buruz sinatutako hitzarmenaren 20.1 artikuluan ezarritako zenbatekoa aldatzen da, eta 15.000 euro izanen da aurrerantzean.
Bi.–Zizur Nagusiko Udalak eta lan-kontratudun finkoek eta aldi baterako lan-kontratudunek lan-baldintzei buruz sinatutako akordioaren 20.5 artikuluko azken paragrafoa kentzen da.
Andoni Serrano Zabalza.
Óscar Catalán Infantes.
Iragarkiaren kodea: F2607868