113. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KINTOA MANKOMUNITATEA

Usategien enkantea 2026-2030 urteetarako

Kintoa Mendi Mankomunitateak enkante publikorako deia egin du, gutun-azal itxiaren bidez Kintoko ehiza barrutian usategiak errentan emateko 2026-2030 (biak barne) urteetarako. Hona hasierako prezioak:

USATEGIAK

PREZIOA

1. usategia

3.500,00 euro

2. usategia

8.500,00 euro

3. usategia

6.500,00 euro

4 - 5. usategiak (batera)

6.000,00 euro

6. usategia

8.000,00 euro

6 bis. usategia

3.700,00 euro

7. usategia

8.500,00 euro

8. usategia

10.500,00 euro

9. usategia

10.500,00 euro

10 - 11-12. usategiak (batera)

25.000,00 euro

ZONALDEAK

PREZIOA

1. aldea Urkiaga

12.500,00 euro

2. aldea Beraskoain

1.650,00 euro

3. aldea Larrautx

25.000,00 euro

4. aldea Enekorri

27.000,00 euro

5. aldea Zuraun

6.000,00 euro

6. aldea Pelono Bajo

7.500,00 euro

7. aldea Pelono Alto

1.500,00 euro

Enkante honetan parte hartzeko proposamenak 15 egun naturaleko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, eta azken eguneko 14:00ak baino lehen, Baztango Udaleko erregistro orokorrean (erregistroko ordutegia: lanegunetan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara).

Baldintza fakultatibo eta ekonomiko-administratiboak Baztango Udaleko Idazkaritzan (kintoa@baztan.eus) eta Nafarroako Kontratazio Atarian (https://www.navarra.es/home_es/Servicios/PortalContratacion/) daude ikusgai.

Proposamenak Baztango udaletxean irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo asteazken balioduneko 09:30ean.

Baztanen, 2026ko maiatzaren 28an.–Mankomunitate-burua, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2607850