2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
Deialdia, dirulaguntzak emateko, honako arlo hauetarako, 2026. urtean: kultura, hezkuntza, kirola, laguntza, arlo humanitarioa eta arlo soziala. Laburpena
DDBN kodea: 908206.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/908206).
Alkatearen 2026-0046 Ebazpenaren bidez, 2025eko maiatzaren 27an onetsi ziren izenburuan aipatutako dirulaguntzen deialdia arautzeko oinarriak.
Oinarri horiek udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan argitaratuko dira.
Interesdunek hilabete izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, dagokion dokumentazioa aurkezteko.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Untzuen, 2026ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2607689