113. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 1215. lurzatian (lehenago 793 A lurzatia). Hasierako onespena

Alkateak maiatzaren 26an emandako 120/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Murchanteko 2. poligonoko 1215 lurzatiaren (lehenago 793 A lurzatia) hiri-jarduketarako plan bereziaren aldaketa.

Sustatzailea Ucar Albañilería y Obras SL da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Espedientea ikusgai dago Murchanteko Udalaren gardentasun atarian, esteka honetan:

https://transparencia.animsa.es/P3117600A

Murchanten, 2026ko maiatzaren 27an.–Alkate udalburua, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2607691