113. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Aldaketa, Udal Plan Orokorrean. Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2026ko maiatzaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntual xehatu bat Ziraukiko Udalaren Plan Orokorreko hirigintzako araudian.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, aplikatuz abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 79.3 artikuluetan xedatutakoa (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea).

Ziraukin, 2026ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Pedro Apesteguía Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L2607928