2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Xehetasun-azterketa San Migel kaleko 10.ean. Hasierako onespena
Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko maiatzaren 21ean egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat (xedea da konfigurazioa eta sestrak aldatzea Burlatako San Migel kaleko 10 zenbakidun eraikinak mugakide dituen jabari publikoko espaloietan). San Migel kaleko 10 zenbakidun jabekideen erkidegoak aurkeztu du xehetasun-azterketa.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Burlatan, 2026ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2607684