2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Aldaketa, Udal Planeko hirigintzako araudiaren 60. artikuluan. Hasierako onespena
Basaburuko Udalak, 2026ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa xehatu bat Udal Planeko hirigintzako araudiaren 60. artikuluan.
Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 77.2.d) artikuluarekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bitartez).
Basaburuan, 2026ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2607754