2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Aldaketa, Udal Planean, Arrarasko 14. poligonoko 319. lurzatian. Behin-behineko onespena
Basaburuko Udalak, 2026ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, behin-behinean onetsi zuen aldaketa bat Arrarasko 14. poligonoko 319. lurzatian; aldaketaren xedea da lurzatiaren zati baten kategoria aldatzea eta hiri-lurzorutzat jotzea, eta, horri esker, etxebizitza bat eraikitzea bertan.
Hasierako onespena 2026ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran onetsi zen, eta 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, apirilaren 16an; aldi horretan, ez da alegaziorik aurkeztu, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 78. artikuluetan xedatuta dagoenari (legegintzako foru dekretu horren bidez garatu zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea).
Basaburuan, 2026ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2607753