2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
Etxarrengo U.26 unitatearen birpartzelazio-proiektua. Hasierako onespena
Arakilgo Udaleko alkateak, 2016ko maiatzaren 27an emandako ebazpen baten bidez, erabaki zuen berriro onestea, hasiera batez, Arakilgo Arau Subsidiarioetako unitate bat –Etxarrengo U.26 unitatea, alegia– birpartzelatzeko proiektua, U.26 unitateko konpentsazio-batzordeak sustatuta.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 152. eta 74.1 b) artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Argitara ematen da, adierazi ondorioak izan ditzan.
Arakilen, 2026ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.
Iragarkiaren kodea: L2607711