113. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERDIALDEA GARATZEKO PARTZUERGOA

Oposizioa, toki garapenerako agentearen bi plaza betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Honen bidez, aditzera ematen da Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoko buruak, maiatzaren 26ko 80/2026 Ebazpenaren bidez, onetsi duela deialdi honetarako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda: deialdia, oposizio bidez betetzeko toki garapenerako agentearen bi plaza. Hona hemen:

Izangai onartuak:

ITZIAR RESANO FERNÁNDEZ-VILLA

NAIARA PAREDES IRIARTE

DIEGO CAMEIRAO OJER

MAITE ITURRI ROMEO

SARA BERDUQUE GARCÍA

ANDONI JURIO IZURRIAGA

NEREA RUIZ TRELLES

RAÚL AYALA MARTÍNEZ

ENEKO PERKAZ LATIENDA

ALICIA IRURZUN SANTA QUITERIA

XABIER ALCUAZ ANDUEZA

ANDONI MARTÍN TORRECILLAS

Izangai baztertuak: inor ere ez.

Lehenbiziko proba 2026ko uztailaren 2an eginen da, 09:00etan, Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren bulegoetan (Las Pozas kalea 13, behea, Erriberri).

Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun-agiri nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea edo gidabaimena (edo epaimahaiaren iritziz izangaia nor den frogatzen duen beste agiriren bat). Oposiziotik kanpo geldituko dira iragarritako egun, ordu eta tokietan agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

Erriberrin, 2026ko maiatzaren 26an.–Partzuergoko burua, M.ª Rosario Domingos García.

Iragarkiaren kodea: L2607657