Iragarkia
113. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 11
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SAN ADRIÁN
Oposizio-lehiaketa, bete dadin sukaldeko ofizialen plaza bat
Alkatearen maiatzaren 21eko 222/2026 Ebazpenaren bidez onetsi zen aipatu deialdia.
Hautapen prozesu hori honako hauetan xedatuari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, onetsi zena abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, onetsi zuena Langileak Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua, aplikatu beharreko gainerako arauak eta deialdi honetako oinarriak.
Kontuan harturik udal honen plantilla organikoa, zeinetan baitago hautapen prozesuko plaza hutsa.
Kontuan harturik alkatearen apirilaren 24ko 167/2026 Ebazpena (2026ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 7an), zeinaren bidez onetsi baitzen San Adriángo Udalaren lan publikoaren eskaintza bat, 2026rako, bete dadin aipatu plaza hautaproben bidez.
Kontuan harturik apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1.g) artikuluan xedatutakoa (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Deialdi bat onestea, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin sukaldeko ofizialen lanpostuaren plaza bat (C maila), San Adriángo Udalaren haur-eskolan aritzeko.
Bigarrena.–Deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Ebazpen honi atxikirik daude, eranskin gisa.
Hirugarrena.–Ebazpen hau eta haren oinarriak eta eranskinak argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta San Adriángo Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan.
Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Iruñeari dagokion auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
San Adriánen, 2026ko maiatzaren 21ean.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.
LANGILEAK HAUTATZEA: OPOSIZIO-LEHIAKETA, BETE DADIN SUKALDEKO OFIZIALAREN PLAZA HUTS BAT (C MAILAKOA) SAN ADRIÁNGO UDALEAN ARITZEKO, LAN-KONTRATUDUN FINKOEN ARAUBIDEAN. OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Lan-kontratudun finkoen araubidean kontratatuko da deialdi honetako hautaprobak puntuaziorik handienarekin gainditzen dituena, sukaldeko ofizialen lanpostuan (C mailakoa) zerbitzuak eman ditzan San Adriángo haur-eskolan. Plaza lortzen duenaren ordainsari-araubidea izanen da aurreikusita dagoena Udalaren plantilla organikoan 43 zenbakia duen plazan eta aplikagarri den hitzarmen kolektiboan.
Probak gainditzen dituzten gainerako izangaiekin kontratazio zerrenda bat sortuko da, kontratatutakoak lanpostua libre uzten duenean hura betetzeko edo sortzen diren bestelako beharrei erantzuteko; hori guztia bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42.2.c) artikuluan xedatzen denarekin (ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendua), eta bat etorriz Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan xedatzen denarekin (foru agindu horren bidez onetsi ziren aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak).
1.2. Bete beharreko lan eta eginkizunak bat etorriko dira deialdiko lanpostuaren kategoriarekin eta San Adriángo haur-eskolako sukaldeko ofizialaren lanpostuko zereginekin. Bete nahi den lanpostu zehatzerako lan ordutegi bat ezarrita dago, zerbitzuaren beharren araberakoa betiere, eta noiznahi aldatzen ahalko du organo eskudunak, behar horiei erantzuteko.
1.3. Deialdia eta haren oinarriak lotesleak izanen dira administrazioarentzat, hautaproben epaimahaientzat eta parte-hartzaileentzat.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera.
Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete; betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude. Orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.
Gainera, bete beharreko lanpostua lan-araubidekoa denez, Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrak ere izangai izaten ahalko dira. Izendatzen den izangaia egoera horretan badago, lan-baimena eta gainerako baimenak lortu eta berritu beharko ditu izendapena formalizatzeko eta lanpostuan jarraitzeko.
b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez gainditzea.
c) Honako titulu hauetako bat izatea: Sukalde Zuzendaritzako goi mailako teknikariarena, Jatetxe Arloko goi mailako teknikariarena edo Ostalaritzako teknikari espezialistarena, edo baliokidetzat hartutako beste bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Tituluak atzerrian lortu badira, homologazioa frogatzen duen agiria eduki beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, betiere eskuratu badute lanbide arautuen esparruan, Europar Batasuneko xedapenen babesean.
d) Behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea bete beharreko eginkizunetan aritzeko.
e) Ez egotea dagozkion eginkizun publikoak betetzeko desgaiturik edo bazterturik, eta administrazio publikoren bateko zerbitzutik kendua ez izatea.
f) Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik (zehazki, arau honetan tipifikatutako delitu batengatik: Zigor Kodeari buruzko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren VIII. titulua), ezta gizakien salerosketaren delitu batengatik ere (zehazki, arau honetan tipifikatutako delitu batengatik: Zigor Kodearen VII bis titulua).
Baldintza hori betetzen dela frogatuko da Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztuz (erregistro hori arauturik dago abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez).
Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, bai eta hautaketa-prozeduran zehar eta kontratazioak iraun bitartean ere.
3.–Eskaerak.
3.1. Deialdi honetan parte hartzeko eskaera-orriak I. eranskineko ereduaren araberakoak izanen dira, eta, ahal dela, telematika bidez aurkeztu beharko dira San Adriángo Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoan.
Orobat aurkezten ahalko dira Udalaren erregistroan, jendearentzako ordutegian, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein baliabideren bidez, epe berean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztu beharko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, hura ziurtatu aurretik. Posta bulego batean aurkeztuz gero, izangaiak, eskaera aurkeztu duela adierazteko, posta elektroniko bat bidali beharko du secretaria@sanadrian.es helbidera, eskaera-orriak aurkezteko epea amaitu baino lehen; orobat ziurtagiria erantsi beharko du.
3.2. Eskaerarekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira, fotokopiatuta edo eskaneatuta:
–NANa edo agiri baliokidea.
–2.c) oinarrian eskatzen den titulazioa, edo frogagiriak, adierazten dutenak hura erdiesteko moduan izango dela eskaerak aurkezteko epea burutzen denerako.
–Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa.
–III. eranskinaren arabera baloratu beharreko merezimenduak. Merezimenduak aurkeztu beharko dira kontratazioaz arduratzen den entitate publiko edo pribatuak emandako ziurtagiriaren bidez, eta bertan argi eta garbi adierazi beharko dira betetako lanpostua eta egindako funtzioak, bai eta kontratazioaren iraupena ere. Gainera, lan bizitzaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Parte hartzeko eskaeran, izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
3.3. %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek horren frogagiria aurkeztu beharko dute parte hartzeko eskaerarekin batera; frogagiria organo eskudunak emanen du. Halaber, eskaeran bertan eskatzen ahalko dituzte ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak, horren beharrik izanez gero. Aparteko orri batean, adierazi beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.
4.–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5.–Behin-behineko zerrendak.
Eskaerak aurkezteko epea igaro ondoan, alkateak ebazpen bat emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko; hura jendaurrean jarriko da San Adriángo Udalaren iragarki-taulan (Nafarroa etorbidea 7) eta web-orrian (sanadrian.es).
Aipatu zerrenda argitaratu eta hamar egun balioduneko epean, baztertutako izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, eta eskaeran egindako akatsak zuzendu, Udalaren erregistro orokorrean.
6.–Behin betiko zerrendak.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta, halakorik izan bada, haiek ebatzi ondoan, San Adriángo Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko; hura jendaurrean jarriko da San Adriángo Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.
Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Izangaiek kontratazioa egiteko deia egiten zaielarik aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertutakoan baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdi honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.
7.–Kalifikazio-epaimahaia.
7.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:
–Epaimahaiburua: Marta Ezquerra Martínez, San Adriángo Udaleko alkatea.
–Ordezkoa: Blanca Calvo Arro, San Adriángo Udaleko zinegotzia.
–Epaimahaikidea: Eneko Madinabeitia Pérez, Burlata IBko Ostalaritza Eskolako irakaslea.
–Ordezkoa: alkate udalburuak izendatzen duen teknikaria.
–Epaimahaikidea: Nuria Aldama Navarro, Santas Reliquias haur-eskolako zuzendaria.
–Ordezkoa: María del Rosario Carbonell Jiménez, San Adriángo Udaleko administrari-ofiziala.
–Epaimahaikidea: Ángel Echeverría Azparren, San Adriángo Udaleko langileen ordezkaria.
–Ordezkoa: Noelia Téllez Jiménez, San Adriángo Udaleko langileen ordezkaria.
–Epaimahaikide idazkaria: Isidro López Bozal, San Adriángo Udaleko idazkaria.
–Epaimahaikide idazkariaren ordezkoa: Sonia Cordón Medrano, Udaleko kontu-hartzailea.
7.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta deialdia egin duen organoari hala jakinarazi, suertatzen direnean urriaren 1eko 39/2015 Legean abstenitzeko aurreikusiak dauden arrazoiak (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.
Epaimahaia aldatzen bada abstenitzeko eta errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla-eta, horren berri emanen da izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera.
7.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, baldin gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak.
7.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.
8.–Hautapen prozesuaren nondik norakoak eta balorazioa.
Oposizio-lehiaketaren prozedura erabiliko da.
Prozedurak honako proba hauek izanen ditu:
8.2. Lehiaketa.
Deialdiak lehiaketaldi bat izanen du. Lehiaketaldian baloratuko dira izangaiek aurkeztutako merezimenduak, deialdi honen III. eranskinaren arabera. Emaitza ez da baztertzailea izanen, eta gehienez ere 20 puntu lortzen ahalko dira. (III. eranskina). Merezimenduak, hirugarren oinarriaren araberakoak, aurkeztu beharko dira kontratazioaz arduratzen den entitate publiko edo pribatuak emandako ziurtagiriaren bidez, eta bertan argi eta garbi adierazi beharko dira betetako lanpostua eta egindako funtzioak, bai eta kontratazioaren iraupena ere. Gainera, lan bizitzaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Izangaiek aipatu ziurtagirien bidez frogatu dituzten merezimenduak bakarrik puntuatuko dira. Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.
Epaimahaiak ez du behin ere onartuko hirugarren oinarrian zehaztutako epean alegatu ez den merezimendurik, edo agiri bidez frogatu ez denik. Nolanahi ere, epaimahaiak eskatzen ahalko du agiri gehiago aurkeztea, uste badu merezimenduren bat ez dagoela behar bezala frogaturik, eta ezin izanen du eman III. eranskinean adierazitakoa baino puntuazio handiagoa atal bakoitzean. Aurkezten diren frogagiriek jaso beharko dute aipatu baremoaren aplikaziorako beharrezkoa den informazio guztia. Udal honetan emandako zerbitzuei dagozkien merezimenduak ofizioz egiaztatuko ditu epaimahaiak, eta ez da beharrezkoa izanen merezimendu horiek frogatzea.
Merezimendu lehiaketaren kalifikazioa bukatu ondoan, epaimahaiak argitara emanen ditu izangaiek eskuratutako behin-behineko puntuazioak, iragarki-taulan eta web-orrian, eta bost egun balioduneko epea emanen da, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten Udalaren erregistro orokorrean, beren eskubideen alde komeni zaienaren arabera.
Epaimahaiak behin-behineko emaitzen aurka aurkezturiko erreklamazioak ebatzi ondoan, merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak argitaratuko dira iragarki-taulan eta web-orrian.
Iragarki horretan, edo geroagoko beste batean, zehaztuko dira oposizioaldiko lehenbiziko proba egiteko tokia, eguna eta ordua. Probak egiteko aurreikusten den data: 2026ko uztaila.
Epaimahaiak hurrengo probetako deialdiak argitaratuko ditu gutxienez 48 ordu lehenago, eta deialdi honen 12. oinarrian ezartzen den moduan; bertan, proba egitera deitutako izangaien zerrenda emanen du, eta adieraziko du proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
8.2. Oposizioa.
Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek aldean izan beharko dute nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
Honako ariketa hauek izanen ditu:
–Lehen ariketa: idatzizko proba. Galdetegi bati erantzun beharko zaio deialdi honen II. eranskinean ageri diren gaiei buruz. Erantzuteko zenbait aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena.
Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
Epaimahaiak ariketaren hasieran adieraziko du hura egiteko izangaiek zenbat denbora duten.
Ariketan 40 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Erantzun oker bakoitzagatik %25 kenduko zaio galderaren balioari.
Proba hori baztertzailea eta nahitaezkoa izanen da izangaientzat.
Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko die oposiziogileei beren identitatea froga dezaten.
Proba baztertzailea izanen da, eta 40 puntu emanen dira gehienez. Bazterturik geldituko dira 20 puntu gutxienez eskuratzen ez dituzten izangaiak.
Hautaprobetan, denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte %33tik gorako desgaitasuna izanik halaxe eskatu dutenek, eskaeran azaltzen dutenaren arabera.
Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, boligrafo urdina edo beltza izan ezik.
Proba hau gutun-azal itxien sistemaren bidez eginen da.
Probaren kalifikazioa amaitu ondoan, izangaiek lortutako kalifikazioak argitaratuko ditu epaimahaiak Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, gutun-azal itxien zenbakiaren arabera. Iragarki berean deialdia eginen da gutun-azal itxi horiek jendaurrean irekitzeko.
Gutun-azal itxiak ireki ondoan, epaimahaiak argitara emanen du aurkeztutako izangaien zerrenda, lortutako behin-behineko kalifikazioekin, eta bost egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten Udalaren erregistro orokorrean, eskubidekotzat jotzen dutenaren arabera. Alegazioak aurkezteko epea bukaturik, oposizioaldiko behin betiko emaitzak argitaratuko dira.
–Bigarren ariketa: ariketa praktikoa. Lehen proba gainditu duten izangaiek egin behar dute epaimahaiak zehazten duen proba (edo probak), deialdiko lanpostuaren berezko zereginekin lotuta.
Proba baztertzailea izanen da, eta 40 puntu emanen dira gehienez. Bazterturik geldituko dira 20 puntu gutxienez eskuratzen ez dituzten izangaiak.
Proba egin ondoan, epaimahaiak kalifikazioak argitaratuko ditu iragarki-taulan, bai eta deialdiaren fitxan ere, Udalaren web-orrian, eta bost egun balioduneko epea emanen du izangaiek erreklamazioak aurkez ditzaten. Alegazioak aurkeztu beharko dira San Adriángo Udalaren erregistro orokorraren bidez. Alegazioak aurkezteko epea bukaturik, oposizioaldiko behin betiko emaitzak argitaratuko dira.
Epaimahaiak egun berean ezartzen ahal ditu aipatutako ariketa bat edo gehiago.
8.2.1. Oposizioko ariketen balorazioan 80 puntu ematen ahalko dira gehienez, honela banatuak:
–Lehen ariketa: 40 puntu gehienez.
–Bigarren ariketa: 40 puntu gehienez.
8.2.2. Oposizioko ariketa guzti-guztiak baztergarriak izanen dira. Bazterturik geratuko dira aipatutako ariketetako bakoitzean gehienez lortzen ahal den puntuazioaren erdia eskuratzen ez duten izangaiak, eta epaimahaia ez da gainerako ariketak kalifikatzen hasiko.
8.3. Azken kalifikazioa.
8.3.1. Azken kalifikazioa izanen da oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioen batura.
8.3.2. Prozeduran parte hartzen dutenen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldian puntuaziorik handiena dutenen alde ebatziko da.
Berdinketak jarraitzen badu, oposizioaldiko bigarren ariketan puntuaziorik handiena lortu duenaren alde ebatziko da; oraindik ere berdinketak jarraitzen badu, zozketa publiko bakar baten bidez erabakiko da, hots, kalifikazio-epaimahaiak horretarako berariaz eginen duen zozketa bakarraren bidez. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan atera den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.
8.3.3. Oposizioaldia eta lehiaketaldia amaitu ondoan, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratuko du iragarki-taulan eta web-fitxan, eta organo eskudunari igorriko dio, baldintzak frogatzeko tramitea egin dezan.
9.–Izendapen proposamena. Baldintzak frogatzea.
Gainditu dutenen zerrenda argitaratu ondoan, epaimahaiak deialdia egin duen organoari bidaliko dio zerrenda, puntuaziorik handiena lortu duen izangaia kontratatzeko proposamenarekin batera.
9.1. Emaitzak argitara eman eta hamar egun balioduneko epean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalaren erregistro orokorrean:
a) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren jatorrizko agiria eta kopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.
b) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta ez dagoela inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua.
c) Osasun-ziurtagiria, erakusten duena ez duela eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik, galarazten dionik karguaren eginkizunetan aritzea, jarraikiz deialdiko lanpostuan gauzatu beharreko jardueretarako ezarritako osasun-protokoloei. Ezin izanen dira kontratatu aipatutako osasun-azterketan "gai" kalifikazioa ez duten izangaiak.
d) Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza begiratuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.
Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, zinpeko deklarazio bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo zigor penalik, eragozten dienik sartzea beren estatuko funtzio publikoan.
e) Hala behar izatera, Udalak eskatzen dituen agiri osagarriak.
9.2. Aipatutako epean agiriak aurkezten ez badira (salbu aski arrazoitutako ezinbesteko kasuetan), izangaia ezin izanen da kontratatu, deialditik baztertua geratuko da, eta haren jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko dira, galarazi gabe legokiokeen erantzukizuna.
9.3. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Udalak lanpostua beteko du zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin, hots: hautaprobak gainditu dituztenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin.
10.–Kontratazioa.
10.1. Hautapen prozedura amaitu eta izangaiak aurreko oinarrian jasotako agiriak aurkeztu ondoan, alkate udalburuak, ebazpen bidez, hura kontratatzea erabakiko du.
10.2. Deialdiaren emaitza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
10.3. Izendapen-ebazpenean finkatzen den egunean hartuko da lanpostuen jabetza.
10.4. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte toki erakundeko lan-kontratudun langile finko izateko. Hala bada, deialdiko 9.3 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.
Adostutakoaren arabera kontratuko den izangaiari ematen bazaio, berak eskatuta, borondatezko eszedentzia, lanpostuan batere aritu gabe, jabetza hartzen duen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere beteko da deialdiaren 9.3 atalean xedatzen den moduan.
10.5. Hautatutako pertsonak kontratua formalizatu beharko du kontratazio-ebazpenean ezarritako epean. Epe horretan kontratua formalizatzen ez badu (salbu ezinbesteko kasuetan), galduko ditu kontratatua izateko eskubide guztiak. Halakorik gertatzen bada, jarraituko zaio 9.3 oinarrian xedaturikoari.
11.–Kontratazio-zerrenda eratu eta kudeatzea.
11.1. Alkateak aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda eratuko du, eta horretan agertuko dira, lehenik eta behin, probak gainditu baina plazarik eskuratu ez duten izangaiak, puntuazio-ordenaren arabera; orobat agertuko dira zerrendan, probak gainditu baina plazarik eskuratu ez duten izangaiez gain, oposizioaldiko lehen ariketan hamabost puntu gutxienez lortu dituztenek, puntuazio-ordenaren arabera. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatuta dagoenarekin. Berdinketak ebatziko dira 8.3.2 puntuan ezarritako irizpideen arabera. Aipatu zerrenda eratuko da Udalean, deialdiko lanpostuarekin lotuta, sortzen diren beharrei erantzuteko, eta erabiltzen ahalko da plaza hutsak bitarte baterako betetzeko, laneko bajak behin-behinean ordezkatzeko, oporraldietarako, edo zerbitzuak indartzeko behar puntual guztietarako.
Aipatu zerrendak lehentasuna izanen du Udalak egindako hautapen prozeduretan oinarrituta egindako aurreko beste zerrenda batzuekiko.
11.2. Alkateak kudeatuko du zerrenda.
11.3. Izangaiei dei eginen zaie, puntuazio-ordenari zorrotz jarraituz, Udalean kontratatu behar denean langile bat aldi baterako kontratuarekin, deialdiko lanpostuarekin lotutako zereginetarako.
11.4. Kontratu-modalitatea lan-araubidekoa edo administrazio-araubidekoa den, onartuen zerrendan egonik deia jasotzen dutenek bete beharko dituzte eskainitako kontratu motaren araberako berariazko baldintzak. Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren edo beste entitate publiko edo pribatu baten dirulaguntza jasotzen duten kontratazioetan, izangaiek, deia jasotzeko, bete beharko dituzte dirulaguntzaren deialdian eskatutako baldintzak. Epigrafe honetako baldintzak betetzen ez dituzten zerrendako izangaiak ez dira kontratatuko, baina zerrendan duten tokia mantenduko dute hurrengo kontratazioetarako.
11.5. Dei egiteko arau orokorrak:
1.–Izangaia errazago aurkitzeko, izangaiek komunikatu beharko dute harremanetarako telefono bat bederen. Horrez gain, ematen ahalko dituzte harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat. Informazio hori etengabe eguneratua eduki beharko dute.
2.–Izangaiei deitzeko, jarraituko zaie aurreko apartatuetan ezarritako lehentasun irizpideei.
3.–Oro har, telefonoz kontratu bat eskaintzeko, gutxienez hiru saiakera eginen dira izangai bakoitzarekin, hark adierazitako bideak erabiliz, eta deiak bi eguneko epean banatuz.
4.–Dei bakoitzaren oharra jasoko da, gorabeherak, eguna eta ordua aipaturik.
Izangai batekin harremanetan jarri eta kontratatzeko eskaintza eginez gero, erantzuten ez badu, uko egiten diola ondorioztatuko da, eta aplikatuko zaio 7. apartatuan xedatutakoa.
5.–Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, dei eginen zaio zerrendan hurrengo ageri denari, eta horrela harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte.
Izangaiekin harremanetan jartzerik izan ez bada, zerrendan zuten tokiari eutsiko diote.
6.–Hiru hilabetekoak edo laburragoak izanen direla aurreikusten den kontratazioetan, edo lanpostua premiaz bete behar bada eta dei egiteko ezarritako bi eguneko epea ezin bete bada, kontratazioa eskainiko zaio eskura dagoen lehen izangaiari, baldin berarekin harremanetan jarri ondoren lanean berehala hastea onartzen badu, eta ez da bete beharko artikulu honen 3. apartatuan ezarritakoa.
7.–Kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie beste lanpostu batean aritzeko kontraturik eskainiko, non eta deia bestelako lanpostu baterako zerrendatik egiten ez zaien.
8.–Lanaldi partzialeko aldi baterako kontratazioetan, ahaleginak eginen dira lanaldia osatzeko, zerbitzu berean sortzen diren beste behar batzuekin, kontratu berarekin egitea posible bada eta interesduna ados baldin badago.
11.6. Deiak, amatasun edo adopzio lizentzien kasuetan.
Amatasun edo adopzio lizentzia hartzeko ezarrita dagoen epearen barnean aldi baterako kontratu bat sinatzeko deia jasotzen duten izangaiei, kontratua onartzen badute, hura erreserbatuko zaie, lanean benetan hasten diren arte, orduan sinatuko baitute kontratua.
Kontratua onartzen ahalko dute, bakar-bakarrik, baldin eta, kontratuak ustez izanen duen iraupena ikusita, aukera badute lanpostuan benetan hasteko.
Lanpostuan sartuko dira amatasun edo adopzio lizentziarako ezarritako epea bukatzen den egunean, edo lehenago, interesdunak eskatzen badu, baina betiere erditu ondoren amarentzat ezarritako nahitaezko atsedenaldia bukatutakoan.
11.7. Zerrendetatik baztertzea.
Ondoko kasuotan izangaiak zerrendatik baztertuta geldituko dira:
a) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.
b) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozten ahal zaion arrazoi batengatik.
c) Sinatutako kontratuari uko egiten diotenean, arrazoia administrazio publiko batean sartzea denean izan ezik.
d) Probaldia ez gainditzea.
e) Kontratua azkentzea diziplinazko arau-hauste baten ondorioz.
f) Kontratua azkentzea gerora sortutako arrazoiak direla kausa, kontratatzen den langileak ez duelako gaitasunik lanpostuan aritzeko edo hartara ez delako egokitu, ikusirik errendimendu eskasa, edo lanpostuaren edukian gertatutako aldaketak direla medio.
Eskainitako lanpostuari uko egiteak ez du ekarriko zerrendatik kanpo geratzea, baldin eta izangaiak frogatzen badu honako kasu hauetakoren batean dagoela:
a) Uko egitera behartua egotea, indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik.
b) Aldi baterako ezintasun egoeran egotea, edo lizentzia izatea ama izateagatik edo adoptatzeagatik. Arrazoi horregatik kontratu bati uko egiten diotenak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta behar bezala frogatzen duten arte uko egiteko arrazoia bukatu dela.
c) Zaindu behar izatea 3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, berezkoa nahiz harreran hartua edo adoptatua.
d) Zaindu behar izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena, adinarengatik, istripuarengatik edo eritasunarengatik.
e) Norberaren ezkontza edota, uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearen arabera, pareko egoeran suertatzea (Bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko Legea), baldin eskainitako kontratuaren hasiera eguna badago bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabost egun naturalen barnean.
Aurreko apartatuan azaltzen diren kasuetan izangaiek jakinarazi beharko dute badaudela lanerako prest. Hala jakinarazten ez den artean, dena delako izangaiak ez dira egonen deitzeko moduan, eta ez zaie inolako lanposturik eskainiko deialdi honi dagokion zerrendatik.
Apartatu honetan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek 7 egun naturaleko epea izanen dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, hori agiri bidez eta behar bezala justifikatzeko. Hala eginez gero, lanpostuari uko egin ziotenean zerrendan zuten toki berean segituko dute.
Deialdi honetan ezarrita ez dagoen orotan, zerrenda kudeatzeko, jarraituko zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan xedatuari (foru agindu horren bidez onetsi ziren aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak).
12.–Jarduketen publikotasuna.
Deialdiaren fitxan argitara emanen da, Udalaren web-orrian (www.sanadrian.es), proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere. Hori dena, deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak.
13.–Datuak babesteari buruzko informazioa.
Bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoarekin (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), izangaiei honako hauek jakinarazten zaizkie:
–San Adriángo Udala da parte-hartzaileek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.
–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.
–Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua, kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren alderdi bat denean, edo berak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa den tratamendua, eta DBEOren 6.1.c) artikulua, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko behar den tratamendua.
–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Aplikatuko da artxiboen eta agirien gaineko araudia (Nafarroako toki erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).
–Datuen lagapena eginen da legeak xedaturiko kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa), barne dela Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitara ematea.
–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatu, kontra egiteko eta datuak eramateko, Udalaren bulegoetara joz edo egoitza elektronikoaren bidez. Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.
14.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka eta dagozkion oinarrien nahiz deialdia aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Iruñeari dagokion auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
I. ERANSKINA.–ESKAERA
Izen-abizenak: ..............................................................................................................................., adinez nagusia, NAN zenbakia (edo nortasun agiri baliokidea): ............................................, jaioteguna: ...............(e)ko .................................aren ........(a), jaioterria: .............................................................., probintzia: ...................................................., nazionalitatea: ....................................., egungo helbidea: herria: .........................................................., probintzia: ................................................................, kalea: ..........................................................................................., zenbakia: ........., solairua: ........, letra: ......, posta kodea: ....................., telefono finkoa: ..............................., laneko telefonoa: .............................., telefono mugikorra: ..................................., eta helbide elektronikoa: ..............................................................
ADIERAZTEN DUT:
Onartua izan nahi dudala deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin sukaldeko ofizialen lanpostuaren plaza bat (C maila), San Adriángo Udalaren haur-eskolan dagoen plaza hutsa betetzeko.
Deialdian eskatutako agiriak aurkeztu ditudala, horretarako baldintzak betetzen ditudala eta, beraz, deialdian parte hartzea eskatzen dudala.
Ez dudala lanpostuan aritzea galarazten didan eritasunik, ez eta akats fisikorik edo psikikorik ere.
Ez dudala indarrean dauden xedapenetan ezarritako ezintasunik.
Ez naizela diziplinako espediente bidez ezein administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.
Eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala eskaerak aurkezteko epearen azken egunean.
Agiri hauek aurkezten ditudala eskaera honekin batera:
1. Nortasun-agiri nazionalaren kopia.
2. Eskatutako tituluaren kopia.
3. III. eranskinaren arabera baloratu beharreko merezimenduak. Merezimenduak aurkeztu beharko dira kontratazioaz arduratzen den entitate publiko edo pribatuak emandako ziurtagiriaren bidez, eta bertan argi eta garbi adierazi beharko dira betetako lanpostua eta egindako funtzioak, bai eta kontratazioaren iraupena ere. Gainera, lan bizitzaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.
4. Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa.
5. (Dagokionean, desgaitasunen bat dutenek, baldin egokitzapenen bat eskatu badute probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan, komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eransten ahalko dituzte hura justifikatzeko).
ESKATZEN DUT:
Eskaera hau ontzat har dadila eta aipatu deialdian onar nazatela, zeina argitaratu baitzen ............... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun honetan: ...............(e)ko ....................................aren ............(e)(a)n.
................................................(e)n, 2026ko ..............................aren ..........(e)(a)n
(Sinadura)
Datuen babesa: hemen erregistratutako datu pertsonalak San Adriángo Udalak tratatuko ditu, deialdiaren 13. oinarrian ezarritako baldintza eta xedeekin.
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
Zati orokorra.
1. gaia.–Udala: osaera; kideak hautatzea; Osoko Bilkura, alkatea eta Gobernu Batzordea; informazio batzordeak.
2. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua. Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Administrazio-egoerak. Funtzionario publikoen eskubidea, betebeharrak eta bateraezintasunak.
3. gaia.–Administrazio prozedura erkidea. Faseak: hasiera, instrukzioa eta amaiera.
4. gaia.–Administrazio-xedapenak eta -egintzak. Administrazio-egintzen betebeharrak. Administrazio-egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.
5. gaia.–Nafarroako Toki Administrazioa. Elementuak, antolaketa eta administrazioa. Entitate motak. Eskumenak.
6. gaia.–Errekurtso administratibo eta jurisdikzionalak, Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien aurka.
Berariazko zatia.
1. gaia.–Lan eremuak. Ganberak, biltegiak, garbi-zikin zirkuitua. Elikagaien prestaketa. Ekoizpena, akabera, garbiketa eta hondakinak. Garbiketa eta desinfekzioa. Hondakinen antolaketa eta biltegiratzea.
2. gaia.–Elikagaiak jaso, biltegiratu, kontserbatu eta manipulatzea. Elikagaiak lehengoratzea: birberotzea, desizoztea. Elikagaien segurtasuna. Kontserbatzeko sistemak eta metodoak, eta produktuak leheneratzea.
3. gaia.–Elikagaiak jasotzea. Salgai mota bakoitzaren tratamendua, ezagutza eta kontrola: elikagai galkorrak, izoztuak eta kontserbak.
4. gaia–Elikagaiak kontserbatzea. Kontzeptuak. Kontserbazio metodoak. Metodoari lotutako klase teknikoak eta ekipoak. Higiene eta osasun arloko araudia.
5. gaia.–Elikagaiak. Kontzeptua eta sailkapena. Nutrizio-osaera eta nutrizio-funtzioa.
6. gaia.–Trebetasun irizpideak elikagaiak prestatzean. Egitea eta prestatzea. Egosketa eta sukaldaritzako beste eragiketa batzuk. Elikadura-modalitateak.
7. gaia.–Oinarrizko menua. Ezaugarriak. Menu pediatrikoa, eskolaurrekoa eta eskolakoa. Dieta librea. Sukaldaritza dietetikoa. Aukerako menua. Ezaugarriak, antolaketa eta egiteko manerak. Menu ekologikoa. Funtsak, ezaugarriak eta bereizgarriak.
8. gaia.–Lehengaiak. Sailkapena, ezaugarri fisikoak, ezaugarri organoleptikoak.
9. gaia.–Sukaldaritzako teknikak. Azterketa eta aukeraketa, egin beharreko prozesuen arabera. Lanabesak, erremintak eta laneko ekipamenduak.
10. gaia.–Elikadura-intoxikazioak. Motak, arrazoiak eta haiei lotutako prebentzioa. Elikadura-higienea eta elikagaien manipulatzaileak: definizioak. Elikagaiei lotutako arrisku fisikoak, kimikoak eta biologikoak. Lotutako arriskuak eta prebentzio-neurriak. Elikagaien mikrobiologiari buruzko oinarrizko nozioak. Elikagai bidezko gaixotasunak.
11. gaia.–Kategoriak berezko dituen laneko arriskuen prebentzioa. Banakako nahiz taldeendako babes neurriak. Sute arriskuetako larrialdi plana. Oinarrizko kontzeptuak, prebentzio neurriak eta egin beharrekoak. Lehen esku-hartzerako ekipoak, haien eginkizunak. Jarduketak.
12. gaia.–Sukaldeko lanaren antolaketa. Sukaldeko langileak, lanpostuak, eginkizunak eta ardurak.
13. gaia.–Haragiaren eta arrainaren sukaldaritza: sukaldaritza teknika egokiak. Prestaketa, emaitzak, sukaldaritza teknikak gauzatu eta garatzeko eskemak, pieza ezberdinetatik jaki oinarrizko eta egokiak lortu beharrez.
14. gaia.–Barazki, lekale, potaje, eltzeko eta zopen sukaldaritza; aurreprestaketa; mozketak; sukaldaritza teknika egokiak. Prestatzeko prozesua, emaitzak, sukaldaritza teknikak gauzatu eta garatzeko eskemak, oinarrizko jaki prestatuak lortzeko.
15. gaia.–Kalitatea sukaldaritzako teknologian. Kalitate motak eta irizpideak. Kalitatearen kudeaketa eta kontrola jaki prestatuen zerbitzuan.
16. gaia.–Ortografia, matematikak eta eskatutako titulazioari dagozkion kultura orokorreko beste ezagupen batzuk.
III. ERANSKINA
Merezimendu profesionalak: gehienez 20 puntu.
Administrazio publikoetan egindako zerbitzuei dagokienez, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baloratuko dira, gehienez 20 punturekin, puntuazio honen arabera:
1) Administrazio publiko batean, deialdiko lanpostu berean egindako zerbitzuak: 2 puntu zerbitzuan egindako urtebete bakoitzeko.
2) Administrazio publiko batean, sukaldeko laguntzailearen lanpostuetan egindako zerbitzuak: 1 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.
3) Edozein enpresa pribatutan, kontratu-harremanarekin, sukaldeko ofizialaren lanpostuan egindako zerbitzuak: 1 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.
4) Edozein enpresa pribatutan, kontratu-harremanarekin, sukaldeko laguntzailearen lanpostuan egindako zerbitzuak: 0,5 puntu egindako zerbitzu-urte oso bakoitzeko.
1., 2. eta 3. ataletarako oharrak:
1. Urteen kopurua osoa ez bada, egindako zerbitzualdiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.
2. Gehienez 20 puntu emanen dira apartatu honetan.
3. Egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik bukaerara arte, edozein dela ere egindako lanaldiaren ehunekoa.
4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.
5. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak kontatuko dira benetan bete duen lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala.
Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatuko dira egoera horietan sartzerakoan zeukan lanpostuan aritu balitz bezala.
6. Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak elkarrekin bateraezinak izanen dira aldi berari dagokionez. Halakoetan, emanen da kasu bakoitzean handiena den puntuazioa.
Merezimendu profesionalak frogatuko dira dagokion erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez. Ziurtagirian agertu beharko dira zerbitzuaren iraupena, betetako lanbide-kategoria eta lan-bizitzaren txostena. Dokumentazio horretan agertu beharko dira izendapenaren edo lan-harremanaren hasiera eguna eta bukaera eguna (edo, kasua bada, indarrean jarraitzen duela), izendapenaren eta kontratuaren xedea eta lanaldi mota.
Baldin deialdia egiten duen toki-erakundeari berari badagokio ziurtagiri hori ematea, eskatzaileak ez du aurkeztu beharko.
Iragarkiaren kodea: L2607557
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
