113. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Lekualdatze-lehiaketa, garbiketako peoiaren hiru plaza betetzeko. Deialdiko lanpostuak bete gabe deklaratzea

Cintruénigoko alkate Óscar Bea Trincadok ebazpen hau eman zuen 2026ko maiatzaren 26an:

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko apirilaren 28an hartutako erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zuen, lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen garbiketako peoiaren hiru plaza huts (lan-araubidekoak; horietako bat lanaldi osokoa, eta bi lanaldi partzialekoak), Cintruénigoko Udalaren zerbitzuan aritzeko.

Deialdi hori argitara eman zen 2026ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 14an, deialdiaren web-fitxan eta toki-entitatearen iragarki-taulan.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da bete gabe deklaratzea, bat etorriz deialdiaren 5.5 oinarrian ezarritakoarekin.

Horiek horrela, bada,

EBAZTEN DUT:

1.–Deklaratzea bete gabe gelditu dela Cintruénigoko Udalaren deialdi hau, ez baita bertan parte hartzeko eskabiderik jaso: lekualdatze-lehiaketa, garbiketako peoiaren hiru plaza betetzeko.

2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta udalaren atarian (deialdiaren web fitxan) eta iragarki-taulan.

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita".

Cintruénigon, 2026ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2607670