2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
2026ko lan publikoaren eskaintza
Alkatearen maiatzaren 28ko 1131/2026 Ebazpenaren bidez, onetsi da 2026ko lan publikoaren eskaintza bat Burlatako Udalaren Gizarte Zerbitzuen Alorrean, honako plaza hauei dagokiena:
–Gizarte-langileen 2 plaza (B mailakoak), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez. Plaza zenbakiak: 6.4 eta 6.17.
Aditzera ematen da, bete beharrez arlo honetan indarrean dagoen araudian xedatutakoa. Ohartarazten da ebazpen horren aurka honako hauek jar daitezkeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Burlatako Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Burlatan, 2026ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2607918