113. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Tafallako ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko apirilaren 10ean, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatu eta enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01644.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200101644

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko diren ondasunak:

–1. LOTEA: Tafallako 9347 zenbakiko finka.

Erregistro kode bakarra: 31016000204850.

Erregistroko datuak:

Liburukia: 2076. Liburua: 332. Orria: 193. Inskripzioa: 3. Tafallako Jabetzako Erregistroa.

Deskribapena:

Hiri-finka: Lau Kantoi kaleko hamahiru zenbakian dagoen eraikin batean, eskaileratik igota, bigarren solairuan, ezkerrean, dagoen pisua. Hirurogeita hamar metro karratu inguruko azalera du. Hiru logela ditu, bi gela itsurekin, bai eta bainugela, sukaldea eta galeria ere. Mugakide hauek ditu: eskuinean, Ibarrola jaunaren etxea; ezkerrean, Ruizen etxea; atzean, patioa eta José Luis Labaten etxabea. Higiezinaren elementu komunetan ehuneko seiko partaidetza-kuota du.

Betearazi beharreko bermearen aurreko erregistro-kargak edo ukipenak: ez dago.

Katastrokoa: Tafallako katastroko 34. poligonoko 78. lurzatiari dagokio (1. hiri-azpieremuko 9. hiri-unitatea). Erref.: 310000000002072692KS.

(*) Higiezinera egindako bisitetan egiaztatu denez, etxebizitzaren helbide zuzena katastroan dagoena da, hau da, Lau kantoi kalea 11, 2 ezk. Datu hori baieztatu dute hipotekako eskrituran ageri den higiezinaren deskribapenak eta jabeen erkidegoko administratzaileak.

–2. LOTEA: Tafallako 11776 zenbakiko finka.

Erregistro kode bakarra: 31016000183391.

Erregistroko datuak:

Liburukia: 1437. Liburua: 192. Orria: 123. Inskripzioa: 1.

Deskribapena:

Landa-finka: alor bat Quiñon alderdian, Tafallako jurisdikzioan. Hamalau almuteko edukiera du, hau da, zazpi area eta laurogeita sei zentiareakoa. Mugakideak: iparraldean, bi zenbakiko lurzatia, bereizi eta Enrique Segura jaunari saldua; hegoaldean, lau zenbakiko lurzatia, bereizi eta Javier Velaz jaunari saldua; ekialdean, Pascual y Lasa; eta mendebaldean, Madrileko errepide nazionala.

Betearazi beharreko bermearen aurreko erregistro-kargak edo ukipenak: ez dago.

Katastrokoa: Tafalla. 32. poligonoa, 221. lurzatia, 1. azpieremua, 1. hiri-unitatea eta A eta B azpilurzatiak. Erreferentzia: 310000000001494524PJ.

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko ekainaren 2an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2607968