111. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

239E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko hiru lanpostu betetzeko zailak diren lanpostutzat jotzen baitira.

Osasuneko kontseilariak ekainaren 6an emandako 202E/2025 Foru Aginduak, betetzeko zailak diren lanpostuak zehazteko irizpideak eta lanpostu horiek betetzeko pizgarriak ezartzen dituenak, 6.1 artikuluan xedatzen du urtero, Osasun Departamentuko titularraren foru aginduaren bidez, betetzeko zailak diren lanpostuen zerrenda zehaztuko dela.

Era berean, artikulu horrek berak bigarren atalean ezartzen du ezen, 6 hilabeteko epean aldi baterako kontratatzeko bi deialdi-txandaren ondotik bete ezin izan diren lanpostuen kasuan, betetzeko zaila den lanpostutzat jotzeko baldintza betetzen den unean joko dela halakotzat, lehen aipatutako urteko epea bete beharrik gabe.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Hautapen Prozesuak, Lanpostuak Betetzea eta Deiak Kudeatzeko Zerbitzuak aditzera eman du badirela OOLTko hiru lanpostu –bat Azpilagañako OOLTan eta bi San Adriángo OOLTan– zeinetan betetzeko zailak diren lanpostutzat jotzeko baldintzak betetzen baitira, 6 hilabeteko epean aldi baterako kontratatzeko bi deialdi-txanda egin ondotik ezin izan baitira bete.

Bidezkoa da lanpostu horiek betetzeko zailak diren lanpostutzat hartzea, araudian ezarritako ondorioetarako.

Horrekin bat, eta erabiliz Osasuneko kontseilariaren ekainaren 6ko 202E/2025 Foru Aginduaren 6.2 artikuluarekin bat esleitu zaizkidan eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Betetzeko zailak diren lanpostutzat jotzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostu hauek:

ESPARRUA

HERRIA

ZENTROA

LANPOSTUA

LANPOSTU
KOPURUA

PLAZA
ZK.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetza

Iruñea

Azpilagañako OOLTa

OOLTko medikua

1

60658

Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetza

San Adrián

San Adriángo OOLTa

OOLTko medikua

2

69270

69272

2. Adierazpen honek indarra izanen du betetzeko zailak diren lanpostuen zerrenda hurrengoan eguneratu arte.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 21ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2607548