2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Okupatu aurreko agiriak egiteko deia eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak behin betiko okupatzekoak eta ordainketakoak egiteko, eta bai lor litezkeen elkarren arteko akordioenak ere. Ibai parkea. 5. zatia, Elortz ibaia. Noain-Zabalegi zatia
Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 2026ko maiatzaren 28an 285/2026 zenbakiko ebazpen hau eman zuen:
"Batzorde Iraunkorrak, 2024ko martxoaren 21ean egin zuen saioan, Noain-Elortzibarko Udalaren eta IMren arteko lankidetza-hitzarmena onartu zuen, Iruñerriko Ingurumen Zentroa zuzen ezartzea bermatzera eramango duten jarduketak garatzeko. Zehazki, gauzatu beharreko jarduketen artean, hitzartu zen Elortz ibaian ibai-pasealekua egitea, Noain-Elortzibarren igarotzean, berariazko hitzarmen baten bidez bideratuko zen jarduketa.
Ondorioz, Batzorde Iraunkorrak 2024ko apirilaren 29an egin zuen saioan Iruñerriko Mankomunitatearen eta udal horren arteko lankidetza-hitzarmen bat onartu zuen, Elortzeko udal-barrutian igarotzean ibai-pasealekua egiteko.
Hitzarmen horretako bigarren klausulan hau ezarri zen: "Iruñerriko Mankomunitateak, IZSAren bidez, 2009an idatzitako eraikuntza-proiektuaren eguneratzea garatuko du, eta haren ibilbidea eta behin betiko ezaugarriak Udalarekin adostutakoak izango dira, beharrezkoak diren lursailak eskuratzen eta administrazio-izapideak bideratzen hasi aurretik".
Hasierako proiektua eguneratu zen, eta "Iruñerriko ibai parkea handitzea (5. zatia, Elortz ibaia): Noain-Zabalegi zatia (00000632_001)" proiektua idatzi zen. Haren xedea da parkea hedatzea Elortz ibaian, Elortzibarren udal-barrutian, Noain, Imarkoain, Dorre eta Zabalegi kontzejuen artean.
Obra horiek "Iruñerriko Ibai Parkea handitzea" Udalez gaindiko Plan Sektorialerako aurreikusitakoen parte dira, Nafarroako Gobernuaren akordioaren bidez behin betiko onartua 2010eko martxoaren 29an.
Ikusita 2025eko azaroaren 27an Iruñerriko Zerbitzuak SAko Administrazio Kontseiluak "Iruñerriko ibai parkea handitzea (5. zatia, Elortz ibaia): Noain-Zabalegi zatia (00000632_001)" proiektua onartu zuela. Administrazioak jakiteko aurrekontu zenbatetsia 1.800.461,83 eurokoa da (%21eko BEZa barne).
Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2025eko abenduaren 29an egin zuen saioan, hartu zuen akordioaren bidez, Batzar Nagusiaren eskuduntzak Batzorde Iraunkorraren esku utzita, "Iruñerriko ibai parkea handitzea (5. zatia, Elortz ibaia): Noain-Zabalegi zatia (00000632_001)" proiektua onartu zen eta proiektu horrek ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda hasiera batean onartu zen (zerrenda hori akordioari gehitu zitzaion). Onuraduna Iruñerriko Zerbitzuak SA da. Gainera, proiektu horrek ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortu eta deklaratu ziren, onarpenari lotuta baitaude.
Akordio horretan, proiektua eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hamabost eguneko eperako.
Onartze horren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 10. zenbakikoan, 2026ko urtarrilaren 15ean (akatsen zuzenketa 31. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2026ko otsailaren 12an), Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, 2026ko urtarrilaren 20an, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Elortzibarko udaletxeko iragarki-tauletan. Eta horrez gain, jakinarazpenak bidali zitzaizkien ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendan ageri zirenei, eta jakinarazpena egin zitzaien, 70. zenbakiko Estatuko Aldizkari Ofizialeko Jakinarazpenen Gehigarriaren bidez, 2026ko martxoaren 20an, titular ezezagunei eta, jakinarazpena egiten saiatu arren, jakinarazterik egon ez zen titularrei.
Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2026ko apirilaren 27an egin zuen saioan, hartu zuen akordioaren bidez, behin betiko onartu zen "Iruñerriko ibai parkea handitzea (5. zatia, Elortz ibaia): Noain-Zabalegi zatia (00000632_001)" obrari dagokion proiektua, eta bai proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda ere, hasiera batean onartu zenarekiko adierazi ziren aldaketekin eta Iruñerriko Zerbitzuak SAren txostenean, 2026ko apirilaren 23koan, jasotzen ziren eta akordio horren eranskinean ageri zirenekin. Horrek berekin zekarren onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea. Halaber, hitzartu zen Nafarroako Gobernuari eskatzea obraren presazko deklarazioa egin zezala. Akordio hori 93. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2026ko maiatzaren 14an, eta bai Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan ere, 2026ko maiatzaren 19an.
2026ko maiatzaren 27an hartutako akordioaren bidez, Nafarroako Gobernuak presakotzat deklaratu zuen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.
2026ko maiatzaren 27an, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko zuzendari kudeatzaileak 126/2026 Ebazpena eman zuen, eta bertan hau jasotzen da:
1. Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen "Iruñerriko ibai parkea handitzea (5. zatia, Elortz ibaia): Noain-Zabalegi zatia (00000632_001)" proiektuari dagokion nahitaezko desjabetze-espedientean okupatu aurreko agiriak egiteko Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko (IZSA) ordezkari moduan izendatzea, eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak behin betiko okupatzekoak eta ordainketakoak egiteko, eta ekitaldian zehar eta oro har desjabetzeko prozedura honi dagozkion lursailak nahitaez okupatzeko moduko deklaratutako ondasunak eta eskubideak eskuratzera bideratutako beharrezkoak diren ekitaldi guztietan lor litezkeen elkarren arteko akordioak izenpetzeko, Alfonso Amorena Udabe jauna eta Karmentxu Iñarrea Erreguerena andrea, haietako edozein.
Izendatze hori egin da bi ordezkarien alde emandako ahalordeetan oinarrituta.
2. M.ª Carmen Uriz Lusarreta andrea, Itziar Calvo Oteiza andrea eta Jasone Goikoetxea Iriberri andrea izendatzea onuradunaren peritu, haietako edozein.
Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan eta Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuetako 20.20 artikuluan xedatuta dagoena aintzat hartuta,
EBATZI DUT:
1.–Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen "Iruñerriko ibai parkea handitzea (5. zatia, Elortz ibaia): Noain-Zabalegi zatia (00000632_001)" obrari dagokion proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei, desjabetzearen onuradunari eta Elortzibarko Udaleko alkateari, edo horretarako eskumena ematen dion zinegotziari, deia egitea, 2026ko uztailaren 1ean, 2an eta 3an, banakako zitazio-zedulan agertzen den orduan, Elortzibarko udaletxean ager daitezen, okupatu aurreko agiriak egiteko eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak behin betiko okupatzekoak, eta ordainketa egiteko, eta ekitaldian zehar eta oro har desjabetzeko prozedura honi dagozkion lursailak nahitaez okupatzeko moduko deklaratutako ondasunak eta eskubideak eskuratzera bideratutako beharrezkoak diren ekitaldi guztietan lor litezkeen elkarren arteko akordioak izenpetzeko.
Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, nortasuna eta titulartasuna egiaztatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria...). Era berean, egoki jotzen badute, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.
Desjabetzeko espedientean, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatea desjabetzearen onuradun agertuko da.
2.–Halaber, ekitaldi horretara, Iruñerriko Mankomunitatearen ordezkaritzan, lehendakari jauna edo eskumena ematen dion Batzorde Iraunkorreko kide bat joango da, okupazioaren aurreko, elkarren adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sinatzeko.
3.–Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko "Iruñerriko ibai parkea handitzea (5. zatia, Elortz ibaia): Noain-Zabalegi zatia (00000632_001)" proiektuari dagokion nahitaezko desjabetze-espedientean okupatu aurreko agiriak egiteko Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko ordezkari moduan izendatzea, eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak behin betiko okupatzekoak eta ordainketakoak egiteko, eta ekitaldian zehar eta oro har desjabetzeko prozedura honi dagozkion lursailak nahitaez okupatzeko moduko deklaratutako ondasunak eta eskubideak eskuratzera bideratutako beharrezkoak diren ekitaldi guztietan lor litezkeen elkarren arteko akordioak izenpetzeko, Alfonso Amorena Udabe jauna eta Karmentxu Iñarrea Erreguerena andrea, haietako edozein.
4.–M.ª Carmen Uriz Lusarreta andrea, Itziar Calvo Oteiza andrea eta Jasone Goikoetxea Iriberri andrea izendatzea onuradunaren peritu, haietako edozein.
5.–Ebazpen hau, bere eranskinarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Elortzibarko udaletxeko eta Iruñerriko Mankomunitateko iragarki-tauletan argitara ematea. Ohartaraziko da argitalpena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den edo, jakinarazten saiatu arren, jakinaraztea lortu ez den kasuetarako. Era berean, dagokion iragarkia kaleratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
6.–Ukitutako titularrei jakinaraztea, dagokien banakako zitazio-zedularen bidez".
ERANSKINA.–OKUPATU AURREKO AGIRIAK EGITEA
Agiriak egiteko tokia:
Elortzibarko udaletxea
Eguna: 2026ko uztailaren 1a.
AGIRIETARAKO ORDUTEGIA | TITULARRAK | FINKA, P/A | POLIGONOA | LURZATIA | UDALERRIA |
9:00 h | Carmen Pilar López Archanco Luis Miguel López Archanco M.ª Gemma López Archanco M.ª Luisa López Archanco Alfonso Alegría Lecumberri Jorge Alegría López Leyre Alegría López | NO-102 | 1 | 359 | Elortzibar |
NO-130 | 1 | 336 | Elortzibar |
NO-152 | 2 | 349 | Elortzibar |
9:00 h | M.ª Luisa Torio Martínez de Irujo | NO-104 | 1 | 602 | Elortzibar |
10:00 h | Ángel M.ª Munárriz Agorreta | NO-106 | 1 | 358 | Elortzibar |
NO-111 | 1 | 363 | Elortzibar |
NO-126 | 1 | 330 | Elortzibar |
NO-146 | 2 | 345 | Elortzibar |
10:00 h | Álvaro Gárriz Oyarzun Ignacio Javier Gárriz Oyarzun Ana Martínez Oyarzun Andrea Martínez Oyarzun Carlos Martínez Oyarzun Bonifacio Juan Oyarzun Biurrun Miguel Oyarzun Biurrun Juana M.ª Oyarzun Carrasco Paula Oyarzun Carrasco Fernando José Oyarzun Celaya Carmen Oyarzun García Concepción Oyarzun García Francisco Javier Oyarzun García José Manuel Oyarzun García M.ª Pilar Oyarzun García Ana Oyarzun Goiburu Ángel Oyarzun Goiburu M.ª Isabel Vidaurre Oyarzun Carlos Oyarzun Goiburu María del Carmen Castellano Vizcay Francisco Javier Oyarzun Verdasco Ignacio Oyarzun Verdasco Jaime Oyarzun Verdasco | NO-107 | 1 | 357 | Elortzibar |
11:00 h | Ana Belén Iribarren Armendáriz Aurora Iribarren Armendáriz Fernando Iribarren Armendáriz Jesús Ángel Iribarren Armendáriz Fermín Iribarren Luzuriaga Francisco Javier Iribarren Luzuriaga Juan José Iribarren Luzuriaga M.ª Mercedes Iribarren Luzuriaga M.ª Jesús Martínez Casamayor José Vargas Luzuriaga | NO-109 | 1 | 361 | Elortzibar |
NO-150 | 2 | 348 | Elortzibar |
11:00 h | Pedro M.ª Osinaga Erroz | NO-110 | 1 | 362 | Elortzibar |
NO-112 | 1 | 364 | Elortzibar |
NO-127 | 1 | 331 | Elortzibar |
12:00 h | Blanca Esther Gutiérrez Sanz Francisco Gutiérrez Sanz Luis Javier Gutiérrez Sanz M.ª Luisa Gutiérrez Sanz Mercedes Lucía Gutiérrez Sanz Paulina Gutiérrez Sanz Rosario Gutiérrez Sanz Fidel Izco Sanz José Ramón Izco Sanz M.ª Teresa Izco Sanz M.ª Carmen Martos Moya M.ª Luisa Sanz Izco M.ª Gregoria Sanz Zariquiegui Alicia Narvaiz Sanz Juana M.ª Narvaiz Sanz M.ª Concepción Narvaiz Sanz M.ª Inés Narvaiz Sanz M.ª José Narvaiz Sanz Jesús María Gutiérrez Sanz María del Rosario Sanz Sanz | NO-114 | 1 | 365 | Elortzibar |
12:00 h | M.ª Jesús Setuain Irigoyen | NO-116 | 1 | 366 | Elortzibar |
Eguna: 2026ko uztailaren 2a.
AGIRIETARAKO ORDUTEGIA | TITULARRAK | FINKA, P/A | POLIGONOA | LURZATIA | UDALERRIA |
9:00 h | Fermín Aranguren Garde | NO-118 | 1 | 367 | Elortzibar |
9:00 h | Ana Agorreta Fernández Félix M.ª Agorreta Fernández Jaime Francisco Agorreta Fernández Jesús Antonio Agorreta Fernández Jorge Javier Agorreta Fernández José Agorreta Fernández M.ª Teresa Agorreta Fernández Miguel Agorreta Fernández | NO-120 | 1 | 368 | Elortzibar |
10:00 h | Mitsubishi Logisnext Europe SA | NO-122 | 1 | 143 | Elortzibar |
10:00 h | Jesús M.ª Armendáriz Iso | NO-128 | 1 | 332 | Elortzibar |
11:00 h | Julio Ramón Esparza Palacios M.ª Carmen Esparza Palacios M.ª Teresa Esparza Palacios | NO-129 | 1 | 333 | Elortzibar |
11:00 h | Ángel Zuza Azpiroz Jesús M.ª Zuza Azpiroz José Luis Zuza Azpiroz | NO-132 | 1 | 338 | Elortzibar |
12:00 h | AENA SME, S.A. | NO-136 | 2 | 272 | Elortzibar |
12:00 h | Francisco José Zuza Arraiza M.ª Eunate Zuza Arraiza Miguel Ángel Zuza Arraiza | NO-137 | 2 | 336 | Elortzibar |
Eguna: 2026ko uztailaren 3a.
AGIRIETARAKO ORDUTEGIA | TITULARRAK | FINKA, P/A | POLIGONOA | LURZATIA | UDALERRIA |
9:00 h | M.ª Isabel Goñi Gárriz Adriana Astiazarán Goñi Antonio Astiazarán Goñi Isabel Astiazarán Goñi Javier Benjamín Astiazarán Goñi Miguel Astiazarán Goñi | NO-142 | 2 | 342 | Elortzibar |
9:00 h | José Javier Ignacio Osácar Irurita | NO-144 | 2 | 344 | Elortzibar |
10:00 h | Jesús Ducay Aldave | IM-166 | 3 | 716 | Elortzibar |
10:00 h | Manuel Tomás Subiza Elizalde M.ª Roncesvalles Subiza Elizalde | IM-168 | 3 | 739 | Elortzibar |
11:00 h | Pedro M.ª Echarte Seviné | IM-172 | 3 | 740 | Elortzibar |
TE-174 | 5 | 230 | Elortzibar |
TE-182 | 5 | 256 | Elortzibar |
11:00 h | Francisco Javier Lezaun Burgui Román Antonio Lezaun Burgui | TE-175 | 5 | 319 | Elortzibar |
ZA-194 | 7 | 142 | Elortzibar |
ZA-198 | 7 | 140 | Elortzibar |
12:00 h | Alfonso Idoate Roncal Luis Alberto Idoate Roncal M.ª Aurora Idoate Roncal | TE-176 | 5 | 229 | Elortzibar |
12:00 h | M.ª Carmen Peralta Urquiaga | ZA-192 | 7 | 144 | Elortzibar |
12:00 h | Ezezagunak | TE-187 | 5 | 260 | Elortzibar |
Iruñean, 2026ko maiatzaren 29an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2607883