111. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa, Autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak autokarabanen eremuan aparkatzea eta gaua ematea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

2014ko abuztuaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen Autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak Vianako autokarabanen eremuan aparkatzea eta gaua ematea arautzen duen ordenantza.

Vianako Udalak, 2026ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantzan.

Horiek horrela, eta bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 13. eta 35. artikuluekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea),

ERABAKI DA:

1. Hasiera batez onestea honako ordenantza honen aldaketa: Autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak Vianako autokarabanen eremuan aparkatzea eta gaua ematea arautzen duen ordenantza.

2 Espedientea jendaurrean jartzea hogeita hamar egunean, iragarkia argitaratuta Udalaren ediktuen taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3 Jendaurrean egoteko epea iragaten bada inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, ulertuko da ordenantzaren aldaketa behin betikoa dela, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Orduan, ordenantza aldatuaren testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Vianan, 2026ko maiatzaren 25ean.–Alkate udalburua, B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2607644