111. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

119/2026 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, 2026ko jaiotzagatiko laguntzen deialdiari buruzkoa

Honen bidez, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalean (2. Plaza), 2026. urtean jaiotzagatik Valtierrako Udalak onetsitako laguntzen deialdiaren aurka (119/2026 prozedura arrunta).

Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Valtierrako Udalaren iragarki-taulan eta web orrian argitaratuz, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, auzitegian ager daitezen, bederatzi eguneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Valtierran, 2026ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2607812