111. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Egiturazko aldaketa Aizkoako 26. poligonoko 111. lurzatian. Araudia

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren maiatzaren 12ko 54E/2026 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen aldaketa bat Deierriko Udal Plan Orokorrean, eragiten diona Aizkoa herriko 26. poligonoko 111. lurzatiari. Sustatzailea Deierriko Udala da.

Foru agindu horretan xedatua betez, dagozkion hirigintzako araudia eta katalogoa argitaratzen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Hirigintzako araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Deierrin, 2026ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2607582