2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailu astunen mantentze-lanak, garbiketa eta logistika
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Sustatzailea: Lavados industriales Munarriz SL.
Jarduera: ibilgailu astunen mantentze-lanak, garbiketa eta logistika.
Tokia: Ekialdeko etorbidea 3, Garraioaren Hiria, Imarkoain (Elortzibar). Katastroko 3. poligonoko 108. lurzatia.
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak arautzen du eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Noainen, 2026ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Mikel Navarro Ayensa.
Iragarkiaren kodea: L2607485