2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera-lizentzia ematea. Landare-lehengaien tratamendua eta transformazioa
Aditzera ematen da jarduera sailkaturako lizentzia bat eman dela, honako ezaugarri hauek dituena (hori dena, honako hauetan ezarritakoarekin bat: 17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena; eta 26/2022 Foru Dekretua, martxoaren 30ekoa, foru-lege horren erregelamendua onesten duena):
Espediente zenbakia: 6/2026/AACC.
Sustatzailea: Hortícola Ribera del Ebro SLU.
Jarduera: landare-lehengaien tratamenduaren eta transformazioaren jarduera ezartzea.
Tokia: udal industrialdea, I bidea 12, izkina eginez J bideko 14.arekin ("Gallina Blanca" ingurua) (6. poligonoa, 510. lurzatia, 1. azpieremua, 1-6 unitateak).
Lizentzia eman den eguna: 2026ko maiatzaren 22a.
Tuteran, 2026ko maiatzaren 22an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2607609