111. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Herri-larreen aprobetxamendua. Eskabideak aurkeztea

Oteitzako Udalak, 2026ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea Oteitzako herri-larreen aprobetxamenduen adjudikaziorako prozedurari. Modalitateak izanen dira herritarrentzako lehentasunezko adjudikazioa eta herritarrentzako zuzeneko adjudikazioa.

Indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesdunek eskabideak aurkezten ahalko dituzte, behar diren agiriekin batera, udal bulegoetan, jendearentzako ordutegian, edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (http://www.oteiza.es/), zortzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Oteitzan, 2026ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Rubén Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2607589