2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa. Behi aziendaren ustiategia
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea udal Idazkaritzan kontsultatzen ahal da, jendaurreko orduetan (10:00etatik 13:30era), iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Sustatzailea: Agromilagro SL.
Jarduera: behiak jezteko robot bat instalatzea eta eremua prestatzea etorkizunean beste robot bat instalatzeko.
Tokia: 2. poligonoko 772. lurzatia, Milagro.
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Milagron, 2026ko apirilaren 21ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.
Iragarkiaren kodea: L2607558