111. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

26-00344 gora jotzeko errekurtsoa, ekonomia-jardueren gaineko zergari buruzkoa

Irunberriko Udaleko alkate Rocío Monclús Manjónek, 2026ko maiatzaren 22an, jarraian hitzez hitz jasoko den ebazpen hau eman zuen:

"Ebazpena, Irunberriko Udaleko alkate Rocío Monclús Manjónek emana 2026ko maiatzaren 22an, zeinaren bitartez epatzen baitira pertsona eta entitateak, baldin eta haien eskubide eta interes legitimoak ukitzen ahal baditu Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako 26-00344 gora jotzeko errekurtsoaren baiespenak. Errekurtso hori Industrias Cárnicas de Navarra SAk aurkeztu zuen alkatearen 2026ko urtarrilaren 22ko 23. Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ekonomia-jardueren gaineko zergari jarritako alegazioak ebatzi eta zerga horren behin betiko likidazioa onetsi baitzen.

Ikusirik, 2026ko apirilaren 30ean, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia bat sartu zela udal honen erregistroan, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako 26-00344 gora jotzeko errekurtsoari buruz. Errekurtso hori Cárnicas de Navarra SAk aurkeztu zuen alkatearen 2026ko urtarrilaren 22ko 23. Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ekonomia-jardueren gaineko zergari jarritako alegazioak ebatzi eta zerga horren behin betiko likidazioa onetsi baitzen. Horiek horrela, eta baliatuz Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 k) artikuluan aitortuta ditudan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Pertsona eta entitateak epatzea, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak errekurtsogilearen uzien baiespenak ukituak gelditzen ahal badira, hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, uzi horiei kontra egin nahi badiete.

Bigarrena.–Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea egindako epatze deien jakinarazpen-eginbideak, espedientean sartzeko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Udalbatzari jakinaraztea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean".

Irunberrin, 2026ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2607595