2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala. Hasierako onespena
Lakuntzako Udalak, 2026ko maiatzaren 21eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.
Lakuntzan, 2026ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.
Iragarkiaren kodea: L2607613