111. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IHABARKO KONTZEJUA

Hilerria arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Ihabarko Kontzejuak, 2026ko maiatzaren 16an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Ihabarko hilerria arautzen duen ordenantza.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatutako epea alegaziorik gabe iraganik, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan jasotakoarekin.

Ihabarren, 2026ko maiatzaren 21ean.–Kontzejuko burua, Samuel Arraras Irañeta.

Iragarkiaren kodea: L2607570