111. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 334. lurzatian. Behin betiko onespena

Goizuetako Udalak, 2026ko maiatzaren 26an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 4. poligonoko 334. partzelaren gaineko xehetasun-azterketa, Olatz Zabala Narbartek eta Imanol Fagoaga Atxagak sustatutakoa eta Balú Arquitectura SLk idatzi eta sinatutakoa.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie bide administratiboa agortzen duen erabaki honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, dagokion Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Goizuetan, 2026ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2607818