2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
Ordenantza, espazio publikoen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena
Fontellasko Udalak, 2026ko maiatzaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Fontellas udalerriko espazio publikoen erabilera arautzen duen ordenantza.
Osoko bilkuraren erabakitik datorren ordenantzaren testu osoa jendaurrean jartzen da 30 egun baliodunean, aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian (https://www.fontellas.es/tablon-de-anuncios/, espedientea azter dadin eta, kasua bada, erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez daitezen. Orobat, espedientea interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan.
Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 c) artikuluan ezarritakoari jarraituz, erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da.
Fontellasen, 2026ko maiatzaren 19an.–Alkate udalburua, M.ª Erica Lasheras Munarriz.
Iragarkiaren kodea: L2607481