111. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

2026ko maiatzaren 14an egindako Osoko Bilkuran, Etxarri Aranazko Udalbatzak erabaki zuen hasiera batean onartzea Etxarri Aranazko Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako udal ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxarri Aranatzen 2026ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2607624