111. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

54E/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Deierriko Udal Plan Orokorraren aldaketa bat, Aizkoa herrian, 26. poligonoko 111. lurzatian. Sustatzailea Deierriko Udala da.

Deierriko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da Deierriko 26. poligonoko 111. katastro-lurzati osoa Aizkoako 2. eremuan sartutako hiri-lurzoru finkatu gisa sailkatzea, hiri-lurzoruaren mugaren definizioan dagoen akats bat zuzentzeko eta haren muga lurzati horren perimetroarekin bat etortzeko.

Ez da aldatzen Udal Plan Orokorrean jasotako beste hirigintza-determinaziorik, eta aldatu gabe mantentzen dira bai Deierriko herriguneetako 2. eremuko hirigintza-fitxa partikularra, bai Hirigintzako Araudi Orokorraren 77. artikulua.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 30eko 616E/2025 Ebazpenaren bidez, aldeko ingurumen-txosten estrategikoa eman zen Deierriko Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileen aldaketa egiteko Aizkoa herrian, 26. poligonoko 111. lurzatian, ingurumen ukipenik sortzen ez duela iritzita. Sustatzailea Deierriko Udala da.

Ebazpen hori 2025eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 4koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Deierriko Udal Plan Orokorraren determinazio egituratzaileen aldaketa, Aizkoa herrian, 26. poligonoko 111. lurzatian. Sustatzailea Deierriko Udala da.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Eraginaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Deierriko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 12an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2607070