111. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioen kudeaketa eta erabilera arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2026ko maiatzaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Zizur Zendeako Udalaren titulartasuneko kirol instalazioen kudeaketa eta erabilera arautzen dituen ordenantzan.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Gazolatzen, 2026ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2607533