2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
2026ko zerga-tasak
Biurrun-Olkozko Udalak, 2025eko abenduaren 5eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026rako karga-tasak.
Espedientea jendaurrean egon da 30 egun balioduneko epean, 2026ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki bat argitaratu ondoan, martxoaren 31n, eta jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik egin gabe. Hortaz, behin betiko onetsi dira karga-tasak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), eta testua osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
ZERGA-TASAK
–Lurraren kontribuzioa: %0,25.
–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: %4
–Ekonomia-jardueren gaineko zergarako gutxieneko kuotak: 1,40ko indizea.
–%15,46ko karga-tasa ezartzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako, eta erreferentziatzat hartzea martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean 2025erako onesten diren gainbalioaren gaineko zergaren gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Zerga-tasetan eta prezio publikoetan egindako aldaketak indarrean jarriko dira aldaketen testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta indarrean egonen dira berariaz aldatu edo indargabetu arte.
Argitara ematen da, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta erabaki honen kontra honako errekurtso hauetako edozein paratzen ahal da, hautara:
1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabaki hau hartu duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz urriaren 1eko 35/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluan agintzen duenaren arabera.
3.–Halaber, aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, zuzenean Nafarroako Administrazioarekiko Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita.
Biurrun-Olkotzen, 2026ko maiatzaren 22an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.
Iragarkiaren kodea: L2607575