2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa. Erabilitako ibilgailuen salmenta eta lehorreko garbitegiko lantegia
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Sustatzailea: María Sofia Sain.
Jarduera: aldaketa funtsezkoa, erabilitako ibilgailuen salmentaren eta lehorreko garbitegiko lantegiaren jardueran.
Tokia: 13. poligonoko 263. lurzatia (Bentetako kalea 21), Berriobeiti.
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak arautzen du eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Berriobeitin, 2026ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2607495