111. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Aldaketa, honako honetan: Materialen lagapenari, langileen zerbitzuak emateari eta horien erabilerarako prezio publikoei buruzko araua. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2025eko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako hau aldatzea: Udalaren materialen lagapenari eta langileen zerbitzuak emateari buruzko araua.

Ordenantzaren aldaketa hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkeztu. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Beriainen, 2026ko maiatzaren 26an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2607669