2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
2026ko lan-egutegia
Aiegiko Udaleko Alkateak, 2026ko maiatzaren 21ean, honako ebazpen hau eman zuen:
Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 390/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri zen.
Bildu da Udal honetako funtzionarioen, langile lan-kontratudunen eta administrazio-kontratudunen lan baldintzak ezartzeko negoziazio-mahaia, eta lortu da akordioa.
Horrenbestez, kontuan hartuta espedienteko dokumentazioa, eta baliatuta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskumenak,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Aiegiko udal-bulegoetako langileendako lan-egutegia onestea, eta 2026an epeak zenbatzeari begira, baliogabe izendatzea larunbatak, igandeak, jaiegunak eta jarraian ageri diren egunak:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Abuztuaren 28a: Herriko jaieguna.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Egutegia arautzeko, udal-bulegoak itxita egonen dira 2026an aste barruko egun hauetan:
–Martxoaren 20a.
–Uztailaren 31.
–Abenduaren 4a.
Kontuan hartuko da ezen, herriko festetan, abuztuaren 27tik 30era bitarteko egunak, bi egun horiek barne, jaiegunak izanen direla beren egutegiaren arabera egun horietan lan egin behar dutenentzat.
Hirugarrena.–Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin (foru lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), Aiegiko Udaleko Administrazioaren urteko benetako lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela eginen da:
Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak eta lanpostuko baldintzak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute.
Laugarrena.–Aiegiko Udalean jendea hartzeko eta bertako erregistro orokorra irekita egoteko ordutegia 9:30etik 14:30era bitartekoa da, astelehenetik ostiralera. Abuztuaren 27an, herriko jaiak direla eta, bulegoak 12:00etan itxiko dira.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Aiegiko Udalaren iragarki-taulan ere, eta Udaleko langileei eta langileen ordezkariei helaraztea.
Seigarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Aiegin, 2026ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2607607