2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Xehetasun-azterketa, eraikinen okupazioa aldatzeko egungo plangintzako Z.O-1, Z.O-2, Z.O-3, Z.O-7, Z.O-8 eta Z.O-9 antolamendu-eremuetan
Iragarkia argitara eman zen 2026ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 24an, eta jendaurreko aldia iragan da inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe.
Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina),
ERABAKI DA:
1. Behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, helburu duena eraikinen okupazioa aldatzea egungo plangintzako1., 2., 3., 7., 8. eta 9. Antolamendu-eremuetan. Arbizuko Udalak sustatu du, oinarri harturik Alaitz Ibarguren Beloki arkitektoak idatzitako agiria.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ale bat igortzea Nafarroako Gobernuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
Arbizun, 2026ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2607682