2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Gimnasioa eta fisioterapia-kontsulta
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Azcoiti Jimeno, Irantzu eta Mañeru García, Aitor.
Jarduera: gimnasioa eta fisioterapia-kontsulta.
Tokia: Lezkairu etorbidea 2, behea, Mutiloa.
Mutiloan, 2026ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2607593