111. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Jarduera-lizentziaren eskaera. Oilaskoak gizentzeko hegazti nabea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua). Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan (Kale Berria 2, Agoitz).

Titularra: Ibañez Aristu, Urko.

Jarduera: oilaskoak gizentzeko hegazti nabea.

Tokia: 2. poligonoko 339. lurzatia.

Agoitzen, 2026ko maiatzaren 20an.–Alkate udalburua, Ángel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2607477