1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ribaforadako udal-mugartean goi-tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateari buruzkoa eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeari buruzkoa. Espedientearen kodea: SAT11779.
Bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoarekin, bai eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritakoarekin ere (errege dekretu horren bidez arautzen baitira energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak), jendaurrean jartzen da honako espediente hau:
–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.
–Xedea: proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta onura publikoa zehazki deklaratzea lortzeko.
–Deskribapena: "4642 L05 RIBAFORADA-ABLITAS" 13,2 kV-eko lur azpiko linea berria "C.M. ASPIL" maniobra-zentroaren eta "C.S. SANCHO EL FUERTE 2" zentroaren artean.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, beti, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze-espedientean, lege horren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espedientea-sat11779
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua), espediente-kodea adierazita.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 22an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
PROIEKTU HONEK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA: "4642 L05 RIBAFORADA-ABLITAS" ETLL BERRIA "C.M. ASPIL" (180633520) MANIOBRA ZENTROAREN ETA "SANCHO EL FUERTE 2 C.S." (901363397)ZENTROAREN ARTEAN, RIBAFORADAN (NAFARROA), ERABILERA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK |
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | (Lur mota / laborea) | Kanalizazioaren luzera | Kutxatila kop. | Kanalizazioaren azalera | Aldi baterako okupazioa |
Aperitivos y Extrusionados SA | Ribaforada | 3 | 520 | Hiri-ingurua | 127 | 3 | 107,60 | 444 |
Ribaforadako Udala | Ribaforada | - | - | Kalea | 10 | - | 8,00 | 34 |
Ríos Renovables SLU | Ribaforada | 3 | 500 | Hiri-ingurua | 34 | 1 | 29,20 | 120 |
Ríos Renovables SLU | Ribaforada | 3 | 13 | Hiri-ingurua | 29 | - | 23,20 | 99 |
Ríos Renovables SLU | Ribaforada | 3 | 23 | Hiri-ingurua | 98 | 2 | 82,40 | 341 |
Ríos Renovables SLU | Ribaforada | 3 | 24 | Hiri-ingurua | 43 | 1 | 36,40 | 150 |
Ríos Renovables SLU | Ribaforada | 3 | 33 | Hiri-ingurua | 40 | - | 32,00 | 136 |
Ríos Renovables SLU | Ribaforada | 3 | 34 | Hiri-ingurua | 41 | 1 | 34,80 | 143 |
Ríos Renovables SLU | Ribaforada | 3 | 42 | Hiri-ingurua | 41 | - | 32,80 | 139 |
Ríos Renovables SLU | Ribaforada | 3 | 43 | Hiri-ingurua | 51 | 2 | 44,80 | 181 |
Nafarroako Foru Komunitatea (Autobiak) | Ribaforada | 3 | 534 | Hiri-ingurua | 38 | - | 30,40 | 129 |
Huguet Rodriguez, Lourdes | Ribaforada | 3 | 524 | Hiri-ingurua | 52 | 2 | 45.60 | 185 |
Jimenez Diago, Jose Hilario |
Huguet Madurga, Francisco Angel | Ribaforada | 3 | 49 | Hiri-ingurua | 25 | - | 20,00 | 85 |
Ribaforadako Udala | Ribaforada | - | - | Kalea | 7 | - | 5,60 | 24 |
Embun Marchite, Roberto | Ribaforada | 3 | 59 | Hiri-ingurua | 78 | 2 | 66.40 | 273 |
Zarralanga Lasobras, Maria Carmen |
Zueco Vazquez, Jesus | Ribaforada | 3 | 60 | Hiri-ingurua | 57 | 1 | 47,60 | 198 |
Ribaforadako Udala | Ribaforada | - | - | Erretena | 1 | - | 0,80 | 3 |
Sociedad de Inversiones Valcarce SA | Ribaforada | 3 | 538 | Hiri-ingurua | 2 | - | 1,60 | 7 |
Iragarkiaren kodea: F2607583