Iragarkia
111. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 9a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
72/2026 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, eskola-jantokien zerbitzua emateko jarraibideak onesten dituena, jantoki baimenduen zerrenda jendaurrean jartzen duena eta 2026-2027 ikasturterako tarifak eta kuotak onesten dituena.
Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du; hartan, honako hauek proposatzen ditu: jantokien funtzionamendurako jarraibide batzuk; argitara ematea 2026-2027 ikasturterako jantoki baimenduen zerrenda eta ikasturte horretarako baimendutako tarifa eta konpentsazioak, Nafarroako Gobernuaren laguntzak ezartzearren; bai eta hezkuntza zerbitzu horren truke laguntza duten ikasleek ordaindu beharko dituzten gehieneko kuotak ere.
Jarduketa hori honako arau hau aplikatuz egin da: 58/2024 Foru Dekretua, maiatzaren 29koa, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Baimena ematea ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren ikastetxe publikoen jantokiei, 2026-2027 ikasturterako. Onuradunak dira Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak.
2. Onestea 2026-2027 ikasturtean eskola-jantokien zerbitzua emateko jarraibideak eta horiei dagozkien eranskinak.
3. Adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen hau eta eranskinak ikastetxe interesdunei eta Zerbitzu Osagarrien Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2026ko maiatzaren 13an.–Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
I. ERANSKINA.–2026-2027 IKASTURTERAKO BAIMENDUTAKO JANTOKIAK. MOTA ETA KUDEAKETA MODALITATEA
ESKUALDEKOAK, KUDEAKETA KONTRATATUA DUTENAK | |
LERRO BEROAN GARRAIATUTAKO JANARIA | |
AURIZBERRI | Auzperri HLHIP |
BARASOAIN | Martín Azpilcueta HLHIP |
BURLATA | Hilarión Eslava HLHIP |
JAUNTSARATS | Oihanzabal HLHIP |
IRUNBERRI | San Juan HLHIP |
NOAIN | San Miguel HLHIP |
ORKOIEN | San Miguel HLHIP |
Auzalar HLHIP | |
IRUÑA | San Jorge HLHIP |
ATARRABIA | Lorenzo Goicoa HLHIP |
Atargi HLHIP | |
ZIZUR NAGUSIA | Camino de Santiago HLHIP |
Catalina de Foix HLHIP | |
Erreniega HLHIP | |
IKASTETXEAN BERTAN PRESTATUTAKO JANARIA | |
ABARTZUZA | Zumadia HLHIP |
ANTZIN | Lokiz HLHIP |
AGOITZ | San Miguel HLHIP eta DBHI |
BERIAIN | Beriain HLHIP |
BERRIOZAR | Mendialdea I HLHIP |
Mendialdea II HLHIP | |
BETELU | Araxes HLHIP |
CASCANTE | Vicenta María HLHIP |
DONEZTEBE | San Miguel HLHIP eta Mendaur DBHI |
ERRO | San Esteban HLHIP |
ELIZONDO | Elizondo HLHIP |
LIZARRA | Remontival HLHIP |
ETXARRI ARANATZ | San Donato HLHIP |
GARRALDA | Ntra. Sra. de Orreaga HLHIP eta DBHI |
GOIZUETA | Andres Narbarte Xalto HLHIP |
UHARTE | Virgen Blanca HLHIP |
IRURTZUN | Atakondoa HLHIP |
LARRAINTZAR | Larraintzarko Ikastetxea HLHIP eta DBHI |
LEITZA | Erleta HLHIP |
LEKUNBERRI | Ibarberri HLHIP |
LESAKA | Irain HLHIP |
LOS ARCOS | Santa María HLHIP |
LUZAIDE | Luzaide HLHIP |
MUTILOA | Irulegi HLHIP |
San Pedro HLHIP | |
OTSAGABIA | Otsagabia HLHIP eta DBHI |
ERRIBERRI | Príncipe de Viana HLHIP |
IRUÑA | Andrés Muñoz Garde HBIP |
GARES | Puente la Reina HLHIP |
ERRONKARI | Julián Gayarre HLHIP eta Ainariak DBHI |
ZANGOZA | Luis Gil HLHIP |
TAFALLA | Marqués de la Real Defensa HLHIP |
TUTERA | Torre Monreal HBIP |
VIANA | Ricardo Campano HLHIP eta DBHI |
ZUBIRI | Gloria Larrainzar Eugi HLHIP |
ZUDAIRI | Las Améscoas HLHIP |
ARRUNTAK, KUDEAKETA KONTRATATUA DUTENAK | |
LERRO BEROAN GARRAIATUTAKO JANARIA | |
ALLO | La Cruz HLHIP |
ANDOSILLA | Virgen de la Cerca HLHIP |
ARBIZU | Arbizuko Herri Eskola HLHIP |
ARIZKUN | Arizkun HLHIP |
ARGUEDAS | Sancho Ramírez HLHIP |
ARROITZ | La Balsa HLHIP |
AZAGRA | Francisco Arbeloa HLHIP |
AZPILKUETA | Azpilkueta HLHIP |
BARAÑAIN | Alaiz HLHIP |
Eulza HLHIP | |
Los Sauces HLHIP | |
BUÑUEL | Santa Ana HLHIP |
BURLATA | Ermitaberri HLHIP |
CABANILLAS | San Juan de Jerusalén HLHIP |
CAPARROSO | Virgen del Soto HLHIP |
ZARRAKAZTELU | Virgen de la Oliva HLHIP |
CASTEJÓN | Dos de Mayo HLHIP |
CINTRUÉNIGO | Otero de Navascués HLHIP |
CORTES | Cerro de la Cruz HLHIP |
FONTELLAS | Virgen del Rosario HLHIP |
FUSTIÑANA | Santos Justo y Pastor HLHIP |
GARTZAIN | Gartzain HLHIP |
IRURITA | Irurita HLHIP |
LEGASA | Legasa HLHIP |
LAKUNTZA | Lakuntzako Herri Eskola HLHIP |
LARRAGA | San Miguel HLHIP |
LERIN | Doña Blanca de Navarra HLHIP |
LODOSA | Ángel Martínez Baigorri HLHIP |
MENDABIA | San Francisco Javier HLHIP |
MENDIGORRIA | Julián M.ª Espinal Olcoz HLHIP |
MONTEAGUDO | Honorio Galilea HLHIP |
MURCHANTE | Mardones y Magaña HLHIP |
OLAZTI | Domingo Bados HLHIP |
ORONOZ | Oronoz HLHIP |
OTEITZA | San Salvador HLHIP |
IRUÑA | Amaiur HLHIP |
Azpilagaña HLHIP | |
Bernart Etxepare HLHIP | |
Buztintxuri HLHIP | |
Cardenal Ilundáin HLHIP | |
Doña Mayor de Navarra HLHIP | |
Iruña HLHIP Elorri HLHIP | |
Ermitagaña HLHIP | |
García Galdeano HLHIP | |
Hegoalde HLHIP | |
Iturrama HLHIP | |
José María de Huarte HLHIP | |
El Lago de Mendillorri HLHIP | |
Mendigoiti HLHIP | |
Mendillorri HLHIP | |
Patxi Larraintzar HLHIP | |
Rochapea HLHIP | |
San Francisco HLHIP | |
Sanduzelai HLHIP | |
San Juan de la Cadena HLHIP | |
AZKOIEN | Juan Bautista Irurzun HLHIP |
RIBAFORADA | San Bartolomé HLHIP |
SANTAKARA | Santakara Ntra. Sra. de la Asunción HLHIP |
SARRIGUREN | Hermanas Úriz Pi HLHIP |
SARRIGUREN | Joakin Lizarraga HLHIP |
TUTERA | Elvira España HLHIP |
Griseras HLHIP | |
Huertas Mayores HLHIP | |
Monte San Julián HLHIP | |
UHARTE ARAKIL | San Miguel HLHIP |
VALTIERRA | Félix Zapatero HLHIP |
ALESBES | El Castellar HLHIP |
IKASTETXEAN BERTAN PRESTATUTAKO JANARIA | |
ANTSOAIN | Ezkaba HLHIP |
ALTSASU | Zelandi HLHIP |
AMAIUR | Amaiur HLHIP |
ARANTZA | Arantza HLHIP |
BERA | Ricardo Baroja HLHIP |
CORELLA | Ciudad de Corella HLHIP |
ERRATZU | Erratzu HLHIP |
ETXALAR | Landagain HLHIP |
IGANTZI | Igantzi HLHIP |
ITUREN | Pulunpa HLHIP |
MILAGRO | Ntra. Sra. del Patrocinio HLHIP |
IRUÑA | Vázquez de Mella-Bayonne HLHIP |
Paderborn Lezkairu HLHIP | |
SAN ADRIÁN | Alfonso X el Sabio HLHIP |
ZUGARRAMURDI | Urdazubi-Zugarramurdi HLHIP |
II. ERANSKINA.–ESKOLA-JANTOKIKO JARRAIBIDEAK
1.–Sarrera. Xedapen komunak.
2024ko ekainaren 6an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean 58/2024 Foru Dekretua, maiatzaren 29koa, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak. Foru dekretu hori aplikatuko zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Hezkuntza Departamentuaren mendeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoei, zehazki Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituztenei, bai eta Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoei ere, baldin eta eskola-jantokiko zerbitzu osagarria ematen badute.
Jarraibideak ezartzea beharrezkoa da jantokiko zerbitzua kudeatzeko eta antolatzeko, bai eta jantokirako laguntzen ordainketak egiteko beharrezko informazioa nola eman behar den ezartzeko eta Zerbitzu Osagarrien Atalak zenbait egiaztapen egiteko ere.
Eskualdeko ikastetxe guztiek posta elektronikoz bidali beharko dituzte eskola-kontseiluen aktak, ikasle bazkaltiarren kuotak onesten dituztenak. Hezkuntza Departamentuak kuotei buruzko informazioa eskatzen ahalko die ikastetxe arruntei.
1.1. Ordutegiak eta egutegia.
EDUCAren jantoki-atalean txanda bakoitzaren (txandak baldin badaude) egutegia eta ordutegiak erregistratuko dira, asteko egun guztietakoak. Ikastetxe publikoetako jantokietan, ikasleek jantoki-egutegi desberdinak badituzte (adibidez: HLHIP eta DBH izanez gero), eta, halaber, eskola-jantokirako laguntzak dituzten ikasleak hartzen dituzten itunpeko ikastetxeen kasuan, ikasle horien ordutegia eta egutegia posta elektronikoz bidaliko dira, hiru hilean behin egiten diren ordainketetan beharrezkoak ez diren doikuntzak saihesteko. Informazioa irailaren 15a baino lehen igorriko da.
1.2. Ratioak.
Eskola-jantokietan gutxieneko zaintzaile kopurua egon beharko da, bazkaltiarren kopuruaren eta hezkuntza mailaren arabera. Taula honetan ematen dira zaintzaileentzako ezarritako ratioak.
BAZKALTIARRAK/ZAINTZAILEA | |
Ratioa Haur Hezkuntzan | 15 |
Ratioaren zatikia Haur Hezkuntzan | 10 |
Ratioa Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan | 20 |
Ratioaren zatikia Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan | 15 |
Ratioa Lehen Hezkuntzako 3.-6. mailetan | 30 |
Ratioaren zatikia Lehen Hezkuntzako 3.-6. mailetan | 20 |
Ratioa DBHn | 30 |
Ratioaren zatikia DBHn | 20 |
Beste zaintzaile bat jarriko da, bi kasu hauetako batean:
a) Aurreko ratioak aplikatuz gero, ikastetxean gutxienez zaintzaile bat ez bada egon behar.
b) Ikasle bazkaltiarren guztizko kopuruaren eta zaintzaile kopurua maila bakoitzeko ratioarekin biderkatzearen emaitzen baturaren arteko aldea 20 edo handiagoa bada.
Oro har, zaintzaileek 2 ordu lan egin beharko dituzte egunean, non ez den erabakitzen ikasleekin denbora gehiago egoteko behar justifikatua dagoela. Era berean, zaintzaileen kopurua handitzen ahal da, behar izanez gero.
Eskualdeko jantokietan, Hezkuntza Departamentuak ordu erdi gehiago ordainduko du, jantokiko kuotan eraginik izan gabe, maiatzaren 29ko 58/2024 Foru Dekretuan, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak arautzen dituen horretan, ezarritako eskakizunak hobeki betetzen direla bermatzeko, izan ere, eskakizun horien xedea da eremu horiek hezkuntza eremu bihurtzea. Gainera, ratioaren arabera zaintzaile bakarra duten eskualdeko jantokietan, beste zaintzaile gehigarri bat jarriko da, eskola-jantokia hezkuntza eremu gisa tratatzea indartzeko.
1.3. Jantokirako laguntza.
2026-2027 ikasturtean, jantokirako laguntza 175 egunez emanen da, irailetik ekainera, astean 5 egunez, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko arruntetan zein eskualdekoetan eta Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan, jardunaldi jarraitua, zatitua edo malgua izan.
Honako ikasle hauek dute eskubidea jantokirako laguntza jasotzeko:
–Eskola-garraioaren onuradun diren ikasleak, 35/2022 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera. Garraio zerbitzuko plaza hutsak erabiltzen dituzten ikasleek ez dute jantokirako laguntzarik jasoko.
–Egoera ekonomiko ahulean dauden ikasleak, kausa hauetakoren batengatik:
- Familia-errenta (errentaren lehen kintila).
- Errenta bermatua / bizitzeko gutxieneko diru-sarrera.
- Gerora etorritako ikasleei buruzko erantzukizunpeko adierazpen iragankorra.
Ikastetxeko orientatzaileek ikasleen egoera baloratu ondoren, EDUCAko hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen (HLBPI) zerrendan 9. ardatzean erregistratuko dute, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak horri buruz ematen dituen jarraibideak betez.
–Toki administrazioaren eta despopulazioaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak ezarritakoaren arabera, despopulazio arrisku handia edo muturrekoa duen herri batean erroldaturik egonik, bertako ikastetxe publiko batera doazen ikasleak. Eskola Maparen arabera dagokion ikastetxera joan behar du.
–Hezkuntza Departamentuaren mendeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikasleak.
Halaber, jantokirako laguntza izanen dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek, baldin eta Haur eta Lehen Hezkuntzako etapetako ikasleekin eskola-garraioa partekatzearen ondorioz ezin badituzte etxera eraman haien eskola-orduak bukatutakoan.
Zaintza partekatua duten guraso dibortziatuak dituzten ikasleen kasuan, jantokirako laguntzaren %100 ordainduko da, baldin eta ikasleak bi gurasoekin badu jantokirako laguntza jasotzeko eskubidea. Laguntza jasotzeko eskubidea bietako batekin baino ez badu, guraso horren zaintza egunei dagokien laguntza ordainduko zaio.
Jantokirako laguntza duten ikasleentzat modalitate bakarra onartuko da: irailetik ekainera eta astelehenetik ostiralera, hau da, ikasturteko 175 eskola-egunez. Aurrekoaren salbuespenak honakoak izanen dira:
–Eskola-egun guztietan ez dela jantokiko zerbitzua eskaintzen.
–Garraioaren antolaketak ez duela zerbitzua erabiltzeko aukerarik ematen.
Modu orokorrean, eskola-garraiorako eskubidea duten ikasleek, garraio hori erabiltzen ez badute, jantokirako laguntza jasotzeko eskubidea galduko dute.
Ikastetxe publikoek nahitaez erregistratu beharko dute EDUCAren jantoki-atalean zein ikaslerentzat eskatzen den laguntza. EDUCAn erregistratu beharko dira ikasleen baldintza hauek ere, jantokirako laguntza jasotzeko eskubidea ematen baitute:
–Despopulazio arrisku handia edo muturrekoa duen herri batean erroldaturik egotea.
–Garraioaren erabiltzailea izatea (eta haren garraio ibilbidea).
–EDUCAko hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen (HLBPI) zerrendan egoera ekonomiko ahuleko gisa agertzea.
–Hezkuntza Departamentuaren mendeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako Haur Hezkuntzan matrikulatuta egotea.
Gainerako ikastetxeek IV. eta V. eranskinen bidez bidaliko dute informazioa.
Hiru hilean behin gutxienez, laguntza jasotzeko eskubidea duten ikasle bazkaltiarrak jantokira benetan joaten diren egiaztatuko da, eta jantokirako laguntzen ordainketak eginen dira. Informazio hori ikastetxeek eman beharko dute lehen aipatutako moduan (ikastetxe publikoen kasuan, EDUCAn grabatuko dira hilero, hurrengo hilaren 15a baino lehen).
Ikasle bazkaltiarrak jantokira joan ez diren egunak ez da jantokirako laguntza ordainduko, edo laguntza partzialki ordainduko da, ikasturteko absentismoa orokorra edo noizbehinkakoa den. Absentismo orokortzat joko da ikasturtean %20koa edo handiagoa dena (eta noizbehinkakoa, berriz, %20tik beherakoa dena.
Nahiz eta jakinarazitako asistentzia datuek aditzera eman diruz lagundutako bazkaltiarren %100ek erabili duela zerbitzua, inguruabar hori ez bada frogatzen, dagokion laguntzaren zenbatekoaren %75 ordainduko da bakarrik. Datuak behar bezala justifikatzen direnean, behar diren gainerako laguntzak ordainduko dira.
Hezkuntza Departamentuak alderatzen ahalko ditu bat ez datozen datuak ikasleen eskolako asistentzia datuekin, EDUCAn erregistratutakoekin, edo egokitzat jotzen duen informazioarekin, jantokiko asistentziari buruz eman diren datuak egiaztatzeko.
1.4. Hutsegiteak eta ez ordaintzeak.
Ikaslea ez bada jantokira joaten, baina bere menua zerbitzatu ez dezaten behar beste denborarekin abisatu badu, eskola-kontseiluak erabakitzen ahal du kuota bat kobratzea zaintzaileari eta jantokiko gainerako gastu finkoei dagokien kostuaren zati proportzional bat ordaintzeko. Ikasleak ez badu aurretiaz abisatzen, kuota osoa ordaindu behar dela erabakitzen ahalko du eskola-kontseiluak.
Eskola-kontseiluek baja ematen ahalko diete jantokian izena emanda dauden ikasleei, edo alta ematea eragotzi, ordaintzen ez badute edo sistematikoki jantokira huts egiten badute aldez aurretik jakinarazi gabe.
Menua ez zerbitzatzeko behar beste denborarekin abisatzen ez denean, eskola-kontseiluak onartzen ahalko du penalizazioak ezartzea jokabide horrek eragindako gastua estaltzeko. Zenbateko hori jantokiaren planean sartuko da zerbitzuaren kuotekin batera.
Garraioaren erabiltzaile diren ikasleen kasuan, kuotak eta penalizazioak ordainaraziko zaizkie, baina ez zaie galarazten ahal jantokiko zerbitzua erabiltzea.
1.5. Jantokien kontserbazio eta mantentze gastuak.
153/2023 Foru Dekretuko 14. artikuluan xedatutakoaren arabera, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoetako eraikinen kontserbazio, mantentze eta zaintza gastuak kasuan kasuko udalerriari dagozkio. Hori dela eta, toki entitateen jabetzako eraikinetan kokatutako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxeek ez dituzte beren aurrekontuetan gastu horiek sartuko.
2.–Eskualdeko jantokiak.
Haur eta Lehen Hezkuntzako eskualdeko ikastetxeek, DBH edo DBHko lehen zikloa ere ematen dutenek, edo beste ikastetxe batzuekin garraioa partekatzen dutenek edo beren antolamendua beste ikastetxe batzuen araberakoa dutenek, jantokiko zerbitzua emanen dute, garraioaren antolaketak sortzen ahal dituen premien arabera.
Abuztuaren 26a baino lehen, jantokia erabiltzen duten ikasleak EDUCAren jantoki-atalean erregistratuko dira, eta bazkaltiar mota adieraziko da (dirulaguntzarik ez duten ikasleak, garraiatuak, despopulazio arrisku handia edo muturrekoa duten herrietakoak, egoera ekonomiko ahuleko ikasleak edo Haur Hezkuntzako lehen ziklokoak). Informazio horren erregistroa maiatzetik aurrera egin daiteke.
Ikastetxe horiek jantokiko zerbitzua eskainiko dute ikasturteko eskola-egun guztietan, arratsaldean jarduerarik egon edo ez. Horren barruan sartzen dira goizez bakarrik diren eskola-egunak, hala nola eguberrietako, Aste Santuko edo udako oporren bezperak.
Ikastetxeak baimendutako irteera egiten bada eskola-egun batean, eta irteera horrek hezkuntza etapa oso bateko ikasleei eragiten badie gutxienez, ikastetxeak eramateko moduko otordua eskatu beharko dio jantoki-enpresari. Nolanahi ere, enpresak zerbitzu horren fakturazioa egitean ezin izanen du gainditu lizitazioaren araberako menuaren eguneko prezioa. Soberako jatekorik badago, ikasleen artean banatuko da, bazkari edo askari gisa. Era berean, hezkuntza eta tokiko komunitateko gainerako kideen artean ere banatzen ahalko da.
2.1. Eskola-kontseilua. Zuzendaria. Irakasle zaintzaile boluntarioak. Jantokiko arduraduna eta/edo administratzailea.
Eskola-kontseiluak jantokiaz arduratuko den pertsona bat izendatuko du ikastetxeko irakasleen artetik, eta jantokiko administratzaile bat Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeko langileen artetik (irakaslea izan ala ez). Administratzaile hori jantokiko arduraduna bera edo beste pertsona bat izaten ahal da. Biek ikasturte batean beteko dituzte beren eginkizunak, eta berriro hautatzen ahalko dituzte. Izangairik ez badago, eskola-kontseiluak berak nahitaez eginen du izendapena. Izendapen horiek, bai eta irakasle zaintzaile boluntarioenak ere, Educan erregistratu beharko dira irailaren 15a baino lehen.
Eskola-jantokiko arduradunak jantokiko zerbitzuan detektatzen dituen gorabeherak EDUCAn gaitutako "Eskola-jantokiko zerbitzuari buruzko gogobetetze inkesta" formularioaren bidez bidaliko ditu, eta 2.5 atalean ezarritako inbentarioa eginen du.
Aurrekoaz gainera, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak arautzen dituen maiatzaren 29ko 58/2024 Foru Dekretuaren II. tituluko III. kapituluan ezarritako eginkizun guztiak beteko dira.
Ezin izanen dituzte bi pertsonak baino gehiagok aldi berean bete jantokiko arduradunaren, jantokiko administratzailearen edo borondatezko irakasle zaintzailearen eginkizunak. Bi pertsonak aldi berean betetzen badute kargu bera, %50ean beteko dute. Kasu horretan, bakoitzak dagozkion ordainsarien %50 kobratuko du.
Arduradunak eta irakasle zaintzaile boluntarioak ordeztu egin beharko dira nahitaez, beren eginkizuna bete ezin dutenean. Ordezkapen horiek Educan erregistratu beharko dira, gertatu bezain laster.
2.2. Ordainsariak.
III. eranskinean zerrendatzen dira egun bakoitzeko baimendutako konpentsazioen zenbateko gordinak irakasle zaintzaile boluntarioentzat, jantokiko arduradunentzat eta/edo jantokiko administratzaileentzat. Zenbateko horiek jantokiko zerbitzua erabiltzen duen guztizko ikasle kopuruaren araberakoak dira. Konpentsazio horiek, ordainsariak direnez, nominaren bitartez ordainduko dira, urteko ekitaldi bakoitzerako onesten den Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legean ezarritakoaren arabera.
Ordainsari horiek kargua betetzeagatik jasotzen dira, eta lan egindako egunen arabera izanen da eraginkorra. Hori dela eta, ez dira ordainduko jasotzailea bajan, baimenarekin eta abarretan dagoen egunak.
Ezin izanen da jarraibide hauetan xedatuta ez dagoen beste inolako konpentsazio ekonomikorik jaso ikastetxeko inongo kontu korronteren kontura.
Esan bezala, EDUCAn erregistratuko dira irakasle zaintzaile boluntarioen (halakorik balego), jantokiko arduradunaren eta/edo jantokiko administratzailearen datuak. Datu horiek irailaren 15a baino lehen bidali beharko dira, ordainketak nominan egiteko.
Era berean, EDUCAn sartuko dira aurreko paragrafoan aipatutako karguen ordezkapenak, horiek gertatu bezain laster.
2.3. Kuotak.
Kobrantzen kudeaketa EDUCAn eginen da hilabetea bukatu ondoren, bazkaltiarren asistentziak sartu ondoren. Ordainketa ziurtatzeko, eskola-kontseiluek jantokian matrikula egiteko unean diru kopuru bat kobratzea erabakitzen ahalko dute, fidantza gisa eta bazkaltiarrak ordaindu beharreko kuotaren araberakoa.
Ikasturtean zehar jantokian justifikatu gabe baja ematea penalizatzen duten arauak ezartzen ahalko dira, eskola-jantokiaren kontuetan baja emateak dakarren kalte ekonomikoaren ordainetan.
Eskualdeko ikastetxeetako jantokirako laguntzaren zenbatekoa ikastetxez ikastetxe kalkulatuko da.
Eskola-kontseiluak erabakiko du jantokian zein modalitate eskainiko diren, jarraian deskribatutakoen artean, eta nahitaezkoa izanen da, gutxienez, "1 mota" eta "2a mota" eskaintzea ("5 mota", berriz, dagokion ikastetxeetan bakarrik eskaini beharko da nahitaez):
2.3.1. Jantokirako laguntza duten ikasleak (1. mota).
Jantokirako laguntza jasotzen duten ikasleentzat, ikastetxeek jantoki-zerbitzuaren honako modalitatea hau eskaini beharko dute:
–1. mota: zerbitzua astelehenetik ostiralera erabili ohi da:
Garraiatutako ikasleak, despopulazio arrisku handia edo muturrekoa duten herrietakoak, egoera ekonomiko ahulean daudenak edo Haur Hezkuntzako lehen ziklokoak.
Oro har, ikasle horientzat modalitate bakarra onartuko da: irailetik ekainera eta astelehenetik ostiralera, hau da, ikasturteko 175 eskola-egunetan. Arau honen salbuespen izan daitezke 175 egunez bestelako jantoki-egutegia duten ikasleak:
- Ikastetxearen antolaketaren arabera (3 urteko ikasleen egokitzapena).
- Garraioaren antolaketa (DBHko ikasleak).
- Zaintza partekatua duten guraso bananduak dituzten ikasleak.
Kuota 2,00 eurokoa izanen da eguneko, ikaslea eskola-jantokiko erabiltzaile gisa alta emanda dagoen bitartean, bertara joan ala ez. Kuota hori 2.4.2 atalean adierazitako ikasleek ere ordaindu beharko dute.
2.3.2. Jantokirako laguntza jasotzen ez duten ikasleak (2., 3. eta 4. motak).
Eskola-kontseiluak onesten dituen kuota guztiek honako kostu hauek estali behar dituzte gutxienez:
–Menuaren prezioa (lehengaia eta elaborazioa).
–Zaintzaileak: 2 ordu, eskola-egun guztietan.
–Ikastetxeko langileak: administratzaileak eta arduradunak jasotzen dituzten haborokinak.
Aldez aurretik abisatuta jantokia erabiltzen ez duten ikasleek eskola-kontseiluak ezartzen duen kuota ordainduko dute. Kuota horrek ikastetxeko zaintzaileen eta langileen kostua estali beharko du gutxienez. Aldez aurretik abisurik ematen ez bada, kuota osoa ordainduko dute.
Jantokirako laguntza jasotzen ez duten ikasleentzat, ikastetxeek jantoki-zerbitzuaren honako modalitate hauek eskaintzen ahal dituzte:
–2. mota: zerbitzua astelehenetik ostiralera erabili ohi da:
a) Irailetik ekainera.
b) Urritik maiatzera.
–3. mota: astean 4 egun erabili ohi da zerbitzua (hiru egun, lanaldi malgua badago):
a) Irailetik ekainera.
b) Urritik maiatzera.
–4. mota: jantoki-zerbitzuaren noizbehinkako erabilera:
Jantokia erabiltzeko egutegi ezagunik ez duten ikasleak. Ikasle horiek ez dira kontuan hartuko zaintzaileak kalkulatzeko, eta jantokia ratioetan ez-betetzerik eragin gabe erabiltzea posible bada bakarrik joaten ahalko dira. Jantokira ohikotasunez joatea sustatzeko, eskola-kontseiluak ikasle horientzat ezartzen duen kuotak ohiko bazkaltiarrarena baino handiagoa izan beharko du.
2.3.3. Jantokirako laguntzarik jasotzen ez duten eta gehieneko kuota duten ikasleak (5. mota).
Gehieneko kuota duten ikastetxeek jantokiko zerbitzu hau eskaini behar dute:
–5. mota: gehieneko kuota:
Menuak, eguneko, 5 euroko edo gehiagoko adjudikazio prezioa (BEZa barne) duen ikastetxeetan, edo Hezkuntza Departamentuaren iritziz jantokiko zerbitzuaren eguneko kuota osoa 7 eurotik gorakoa bada, ikasleek eguneko 7 euroko gehieneko kuota ordainduko dute, baldin eta:
- Ez badute jasotzen jantokirako laguntzarik.
- Ikastetxeetan jantokira joan ohi dira: oro har, ikasle horientzat irailetik ekainera eta astelehenetik ostiralera bitarteko modalitatea baizik ez da baimenduko, hau da, ikasturteko 175 eskola-egunekoa.
Aldez aurretik jakinarazita jantokia erabiltzen ez badute, ikasle horiek eskola-kontseiluak ezartzen duen kuota ordainduko dute. Kuota horrek ikastetxeko zaintzaileen eta langileen kostua estali beharko du gutxienez.
2.4. Jantokirako laguntza edo gehieneko kuota duten ikasleen absentismoa.
2.4.1. Behin aurreko ikasturteko absentismoari buruzko datu guztiak edukita, 2026-2027 ikasturteko doikuntza eginen da 2027-2028 ikasturteko ordainketetan.
–Absentismoa noizbehinkakoa bada, honako eragiketa honen ondoriozko zenbatekoa kenduko da:
(Jantokirako laguntza - 2 euro) * "absentismo egunen kopurua"
–Absentismoa orokorra bada, eragiketa honetatik ateratzen den zenbatekoa kenduko da:
Jantokirako laguntza * "absentismo egunen kopurua"
2.4.2. Ekainean, irailean eta hirugarren edo bosgarren egunean jantokiko zerbitzuaren ordutegia bi ordutik gorakoa duten ikastetxeetako ikasle garraiatuak ikastetxetik irteten ahalko dira jantokiko zerbitzua hasi aurretik eta zerbitzua bukatutakoan, eskola-garraioari itxaron gabe, eta jantokira eta garraiora joaten diren egunetan mantenduko dute eskola-jantokirako laguntza jasotzeko eskubidea. Beraz, ikasle horiek banakako laguntza bat jasotzen ahalko dute, hala behar denean, beren kabuz beren bizilekura itzultzeko erabilitako garraioarengatik. Jantokiko zerbitzuan egoten ahal diren absentzia horiek ez dira halakotzat hartuko absentismoa kalkulatzerakoan.
2.5. Jantokien kontuak.
Jantokiaren kontu korrontea erabiltzeko sinadura baimendua duten pertsonak aldatzen badira, horren berri emanen zaio Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari.
Jantokiko zaintzaileen kopurua handitzen bada, edo zerbitzuaren beste edozein alderdi Hezkuntza Departamentuaren lizitazioan adjudikatuaz kanpo gelditzen bada, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak onetsi beharko du, zerbitzu horrek ezarritako baldintzetan, kasua bada.
Eskualdeko jantokien kontuetan, honako hauei dagozkien karguak baino ez dira eginen:
–Otordu-zerbitzua ematea.
–Zerbitzu horretan erabiltzen diren garbiketa-produktuak.
Zerbitzu Osagarrien Atalak aldizka berrikusiko ditu jantokiaren kontuak eta eskatuko ditu, kontu horri ez dagozkion karguak egiten badira, justifikazioak, azalpenak eta, kasua bada, dagokion erregularizazioa.
Gastuen gaineko kontrol handiagoa izateko, ikastetxeei eskatzen ahalko zaizkie zerbitzua ematen duten enpresei egiaz ordaindutako fakturak.
Urte bakoitzeko irailaren 30a baino lehen, jantokiaren administratzaileak Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari bidaliko dio jantokiaren aurreko ikasturteko balantze ekonomikoaren aktaren kopia, eskola-kontseiluak hura onetsi ondoren.
Jantokiko superabita, batez ere, eskola-jantokiko eta sukaldeko instalazioak eta tresneria hobetzeko erabiliko da, bai eta ikasle bazkaltiarren kuotak murrizteko ere, eskola-kontseiluak hala onesten badu. 1.000 eurotik gorako gastuak egiteko, aldez aurretik jakinarazi beharko zaio Zerbitzu Osagarrien Atalari. 5.000 eurotik gorako zenbatekoetarako, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiaren aldez aurreko baimena beharko da. Gastu horiek ezin izanen dute kuoten igoerarik eragin, ezta kontuetan defizitik ere.
2.6. Inbentarioa.
Ikasturtearen hasieran eta bukaeran, jantokiko arduradunak sukaldeko ekipamenduaren (mota guztietako etxetresna elektrikoak barne) eta tresneriaren (eltzeak, zartaginak, ontziak eta abar) inbentarioa eginen du. Behar bezala artxibatu eta Zerbitzu Osagarrien Atalera bidali beharko da, hala eskatzen zaionean.
Erabiltzen ez diren elementuak badaude:
–Hondatuta badaude, bota eginen dira.
–Beste noizbait erabiltzeko modukoak badira, behar bezala gordeko dira.
–Objektuak beste ikastetxe batzuetan berrerabiltzen ahal badira, equipamientoeducacion@navarra.es helbidean jakinaraziko da, baloratu eta eraman ditzaten, hala badagokio.
Elementuren bat falta edo hondatuta badago, Zerbitzu Osagarrien Atalari jakinaraziko zaio, horri buruz jasotzen ahal den informazio guztiarekin (datak, pertsonak, dokumentuak eta abar).
2.7. Segurtasuna eta higienea.
Ikasturte bakoitzean, jantokiko arduradunak izurriteen kontrola egin dela eta instalazioak, etxetresna elektrikoak eta sukaldeko tresnak egoera onean daudela egiaztatuko du.
Jantoki/sukaldean egiten diren osasun publikoko ikuskapenen berri eman beharko zaio Zerbitzu Osagarrien Atalari.
2.8. Enpresa adjudikazio-hartzaileei ordaintzeko modua.
Ikastetxeek ahalik eta azkarren ordainduko dituzte fakturak, enpresa adjudikazio-hartzaileak bidali ondoren, betiere saldo nahikoa badago. Hala ez bada, Hezkuntza Departamentuak jantokirako laguntzak ordaindu arte itxoin beharko da.
Jantokiko zerbitzuaren administratzaileak egiaztatu beharko du fakturak enpresak benetan emandako zerbitzuei dagozkiela, eta horretarako behar dituen argibideak eskatuko dizkio enpresari. Fakturatutakoaz ados ez badago enpresarekin, Zerbitzu Osagarrien Atalari jakinaraziko dio.
3.–Jantoki arruntak.
3.1. Eskola-kontseilua. Guraso elkartea. Zuzendaria.
Jantoki arrunten eskumen eta betebeharrak arautzen dira Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak arautzen dituen maiatzaren 29ko 58/2024 Foru Dekretuan, III. tituluko III. kapituluan.
Foru dekretu horren 29. artikuluak ezartzen duenez, hauek dira ikastetxeko zuzendaritzaren eginkizunak:
a) Jantokiaren antolaketa eta funtzionamendua gainbegiratzea.
b) Jantokiko zerbitzua ematen den bitartean ikastetxeko bizikidetza araudia betetzen dela gainbegiratzea, eta araudian ezarritako neurriak aplikatzea.
c) Ikasleei ematen zaien hezkuntza arretaren kalitatea zaintzea.
d) Ikasleen guraso elkarteekin batera, eskola-jantokiko zerbitzuaren urteko plana egitea, ikastetxearen urteko programazio orokorraren barruan.
e) Ikasturte hasieran, eskola-jantokiko zerbitzuaren urteko planaren eta horren arauen berri ematea familiei.
f) Hezkuntza administrazioak ezartzen duen beste edozein.
Beraz, ez dira guraso elkarteak, ikastetxeak baizik, informazioa Zerbitzu Osagarrien Atalari helaraziko diotenak 5. puntuan ageri diren datetan, hura berrikusi eta baliozkotu ondoren.
3.2. Jantokirako laguntzak.
Jantokirako laguntza jasotzen duten ikasleek jantokira joan beharko dute ikasturteko eskola-egun guztietan edo ikastetxean jantoki-zerbitzua eskaintzen den egun guztietan.
2026-2027 ikasturterako ikastetxe arruntetako jantokirako laguntzaren zenbatekoa 5,2 eurokoa izanen da eguneko. Zenbateko horretatik, eguneko 4 euroko zenbatekoari dagokiona hiru hilean behin ordainduko da, eta, urteko absentismoa egiaztatu ondoren, doikuntza eginen da laguntzaren gainerakoa osorik edo zati batean ordainduz:
–Absentismoa noizbehinkakoa bada, honako eragiketa honen ondoriozko zenbatekoa ordainduko da:
1,2 euro * "jantokira joaten den egun kopurua" - 2 euro * "absentismo egunen kopurua"
–Absentismoa orokorra bada, honako eragiketa honen ondoriozko zenbatekoa ordainduko da:
1,2 euro * "jantokira joaten den egun kopurua" - 4 euro * "absentismo egunen kopurua"
Hau da, absentismoa %20tik beherakoa bada, 2 euro ordainduko dira huts egindako egun bakoitzeko, 5,2 euro ordaindu beharrean. Hala ere, absentismoa %20tik gorakoa bada, jantokira joan gabeko egunak ez dira ordainduko.
2026-2027 ikasturteari dagokion doikuntza 2027-2028 ikasturtekoa ordaintzean eginen da, aurreko ikasturteko absentismoaren guztizko datuak izan ondoren.
Guraso elkarteek dagozkien jantokirako laguntzen aurrerapena jasotzen ahalko dute. Horretarako, guraso elkarteko buruak sinatutako eskaera bat bidaliko dute Erregistro Orokorraren bidez Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura.
4.–Beste ikastetxe batzuk.
Diruz lagundutako ikasleak dituzten jantokiei, eskualdekoak edo arruntak ez badira, puntu hauetan xedatutakoa aplikatuko zaie:
1.–Sarrera. Xedapen komunak.
3.2.–Jantokirako laguntzak.
5.–Informazioa bidaltzeko egutegia.
INFORMAZIOA IGORTZEKO EPEMUGAK | ESKUALDEKO JANTOKIAK |
2026ko abuztuaren 26 arte | Ikasturtea hasten den egun berean eskola-jantokian hasten diren ikasle guztiak EDUCAn erregistratzea, datu guztiak behar bezala beteta. |
2026ko irailaren 15 arte | Irakasle zaintzaile boluntarioak (halakorik badago), jantokiko arduraduna eta/edo jantokiko administratzailea EDUCAn erregistratzea. 2026-2027 ikasturtea Bigarren Hezkuntzako 2026-2027 ikasturteko egutegia (gainerako ikasleen egutegia ez bada) Urriaren 1ean eskola-jantokian hasten diren ikasle guztiak EDUCAn erregistratzea, datu guztiak behar bezala beteta |
Hurrengo hilaren 15a baino lehen | Jantokia erabiltzen duten ikasleen asistentziak EDUCAn eguneratzea |
INFORMAZIOA IGORTZEKO EPEMUGAK | JANTOKI ARRUNTAK |
2026ko urriaren 31 arte | Jantokirako laguntza jasotzeko eskubidea duten ikasleak EDUCAn erregistratzea, datu guztiak behar bezala beteta. |
Hurrengo hilaren 15a baino lehen | Jantokia erabiltzen duten ikasleen asistentziak EDUCAn eguneratzea |
INFORMAZIOA IGORTZEKO EPEMUGAK | BESTE JANTOKI BATZUK |
2026ko urriaren 31 arte | Jantokirako laguntza jasotzeko eskubidea duten ikasleen izen-zerrenda. IV. eranskina Jantokiari buruzko datuen laburpena. V. eranskina Eskola-jantokiaren ordutegia eta egutegia |
2027ko urtarrilaren 15a arte | Asistentziak IV. eranskinaren bidez |
2027ko apirilaren 15a arte | Asistentziak IV. eranskinaren bidez |
2027ko ekainaren 26a arte | Asistentziak IV. eranskinaren bidez |
III. ERANSKINA.–2026-2027 IKASTURTERAKO BAIMENDUTAKO KUOTAK ETA HABOROKINAK. ESKOLA-JANTOKIKO JARRAIBIDEAK
Ikasle onuradunentzat baimendutako kuotak, eskualdeko jantokiak.
JANTOKIRAKO LAGUNTZA JASOTZEN DUEN BAZKALTIAR BAKOITZEKO, | GEHIENEKO KUOTA DUEN BAZKALTIAR BAKOITZEKO, EGUNEKO |
2 euro | 7 euro |
Nafarroako Gobernuaren laguntza ekonomikoa.
Eskualdeko jantokiak | Jantoki bakoitzarentzat ezarriko da |
Jantoki arruntak | 4 euro/egun + 1,2 euro/egun, asistentziaren arabera |
Salbuespen gisa, eta aurrekontu-baliabideek horretarako aukera ematen badute, eskola-jantokien partidarekin finantzatutako beste edozein jarduerari kalterik egin gabe, jantokiaren kontuetan sortutako defizitak konpentsatzen ahalko dira.
Eguneko baimendutako haborokinen zenbateko gordina.
2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 22ko 16/2025 Foru Legearen 13. artikuluaren arabera Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak diruz lagundutako eskola-jantokietan zerbitzuak ematen dituzten irakasleen ordainsari-konpentsazioak. Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak arautzen dituen maiatzaren 29ko 58/2024 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera, jantokiko administratzaile, arduradun edo zaintzaile eginkizunak betetzen dituzten irakasleek honako ordainsari gordin hauek jasoko dituzte benetan lan egindako egun bakoitzeko:
BAZKALTIAR KOPURUA | JANTOKIKO (euroak) | ADMINISTRATZAILEA (euroak) | ZAINTZAILE (euroak) |
1-80 | 19,28 | 17,03 | 19,28 |
81-160 | 21,51 | 17,03 | 19,28 |
161-240 | 23,08 | 19,09 | 19,28 |
240 baino gehiago | 23,88 | 21,88 | 19,28 |
Haborokinak ordainsaritzat hartzen dira eta nominan kobratuko dira. | |||
IV. ERANSKINA.–JANTOKIKO ERABILTZAILE DIREN IKASLEEN IZEN-ZERRENDA

V. ERANSKINA.–JANTOKIARI BURUZKO LABURPENEKO DATUAK

Iragarkiaren kodea: F2606996
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
