11. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

177E/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Celia Blasco Martín andrea, Landa-lurzoruaren Bulegoko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Celia Blasco Martín andrea, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Landa-lurzoruaren Bulegoko burua. Burutza horretan arituko den azken eguna 2025eko abenduaren 23a izanen da.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko abenduaren 23an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2517108