2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Aldaketa, sSR-3.0 eta sSR-3.2 azpisektoreen mugaketan, Udal Plan Orokorraren SR-3 bizitegi sektorearen barruan. Hasierako onespena
Alesbesko Udalak, 2025eko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Alesbesko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea, honako hauen mugaketari dagokiona: hiri-lurzoru finkatuaren sSR-3.0 azpisektorea eta lurzoru urbanizagarriaren sSR-3.2 azpisektorea, SR-3 bizitegi sektorearen barruan. Sustatzailea Alesbesko Udala da, eta helburua da, besteak beste, UU-R3.01 urbanizazio unitatea ezabatzea eta sSR-3.0 eta sSR-3.2 azpisektoreak aldatzea.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Alesbesen, 2025eko abenduaren 24an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L2517144