2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLARAN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Esnetarako ahuntz aziendarentzako ukuilua eraikitzea
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Eskatzailea: Irati Campion Lezaun.
Jarduera: Esnetarako ahuntz aziendarentzako ukuilua eraikitzea.
Tokia: Beasoain-Egillorko Kontzejuko (Ollaran) 1. poligonoko 229. lurzatia.
Ollaranen, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, David Campion Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2516947