11. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Abenduaren 23ko 32/2025 Dekretua.

Tafallako Udaleko alkatearen funtzioak Gonzalo Ibarrola Inchusta lehen alkateordeari eskuordetzea, 2025eko abenduaren 26tik 2026ko urtarrilaren 7ra bitarte, biak barne.

Tafallako Udaleko alkatea kanpoan egonen da, justifikatutako arrazoiengatik, 2025eko abenduaren 26tik 2026ko urtarrilaren 7ra bitarte, biak barne. Hori dela eta, ordezkatu egin behar da, udal zerbitzuak ematen jarraitzeko.

Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak honako hau ezartzen du (lege horrek arautzen ditu Toki Araubidearen Oinarriak): "Alkateordeek ordeztuko dute alkatea, betiere izendapen ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)".

Azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 47.1 artikuluak honako hau ezartzen du (errege dekretu horrek onetsi zuen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua): "Alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak betetzea, izendapen ordenaren arabera, alkatea kanpoan, eri edo ezindurik egoteagatik bere eskudantziak betetzerik ez duenean (...)".

Gonzalo Ibarrola Inchusta lehen alkateorde izendatu zen ekainaren 23ko 6/2023 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 21ean.

Horrenbestez, esleiturik ditudan eskumenak erabiliz,

DEKRETATZEN DUT:

Lehena.–Alkatearen funtzioak eskuordetzea Gonzalo Ibarrola Inchusta lehen alkateordeari, 2025eko abenduaren 26tik 2026ko urtarrilaren 7ra bitarte, biak barne, egun horietan karguaren eginkizunak gauzatu ditzan.

Bigarrena.–Eskuordetzea indarrean egonen da soil-soilik adierazitako egunetan; eta egungo legeriak ezartzen dituen mugak ezarriko zaizkio.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tafallako Udalaren ediktuen taulan argitaratzea, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoarekin.

Laugarrena.–Dekretu hau indarrean jarriko da sinatu eta hurrengo egunean.

Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari horren berri ematea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Tafallan, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2517024