11. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Bizikleta-ibilbidearen proiektua, helburu duena Orkoien eta Iruñea lotzea Etxauriko Errepidea kaletik. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2025eko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, desjabetze-espediente bati hasiera eman zion, Joaquín Salanueva Herrerok idatzi duen bizikleta-ibilbidearen proiektua gauzatzeko, helburu duena Orkoien eta Iruñea lotzea Etxauriko Errepidea kaletik (Nafarroa). Horretarako, proiektu teknikoa onetsi zen, bai eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, eta hamabost eguneko epean jarri zen jendaurrean.

Jendaurreko aldian, ez da alegaziorik aurkeztu, idazkaritzako ziurtagiriak adierazten duen bezala.

Ikusita ukitutako ondasunak eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar direla, bide-eta zirkulazio-segurtasuna bermatu behar baitzaizkie Orkoien eta Iruñearen artean bizikletaz doazenei, horrek, zalantzarik gabe, arriskua dakarkielako bizikletaren erabiltzaileei eta aipatutako bideetako gainerako ibilgailu eta erabiltzaileei, eta, beraz, berehala gauzatu behar dela obra hori.

Ikusita Jesús Aramendía Pardo teknikariaren balio justua, eta behar den kreditua atxiki dela, balio hori ordaintzeko.

Horiek guztiak horrela, bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legean eta lege horren erregelamenduan jasotako xedapenekin, eta proiektu horren obrak gauzatzeko xedez,

ERABAKITZEN DA:

Lehenengoa.–Behin betiko onestea Joaquín Salanueva Herrerok idatzi duen bizikleta-ibilbidearen proiektua, helburu duena Orkoien eta Iruñea lotzea Etxauriko Errepidea kaletik (Nafarroa), baita proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Ulertzen da onespenak berekin dakartzala onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra.

2. Organo eskuduna den aldetik, Nafarroako Gobernuari eskatzea presakoa deklara dezala ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako, bide- eta zirkulazio-segurtasuna bermatu behar baita, azalpen zatian aditzera ematen denez, Orkoiengo eta Iruñeko biztanleguneen artean bizikletaz mugitzen direnentzat.

3. Behar den kreditua atxikitzea, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaintzeko.

Orkoienen, 2026ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2600292