11. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Eskumenak eskuordetzea obra-kontratua egiteko

Jarraian adieraziko den obra kontratatzeko eskumenen alorrean, Udalbatzak alkateari eskumenak eskuordetzeko espedienteari dagokionez: "Melidako Cantarranas plazan sortzea, batetik, klima babesleku hiritar bat, Melidako bizilagunzentzat, eta, bestetik, anfibio eta kiropteroak berroneratzeko babesleku bat. Hirigintza iraunkorra, zoru drainatzaile bidezkoa. Melidako 2030 Agenda".

Alkateak dagokion espedientea abiaraztea agindu zuen.

Apirilaren 2ko Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 22. artikuluaren arabera, Udalbatzaren osoko bilkurak alkateari eta tokiko gobernu-batzarrari uzten ahal dizkie eskumenetako batzuk eskuordetzan. Gauza bera xedatzen da beste bi arau hauetan ere: apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 23.2 artikuluan (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen toki-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina), eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 117. artikuluan (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 117. artikuluan (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) aurreikusten da Udalbatzaren osoko bilkurak gehiengo soilez adostu behar duela eskuordetza, eta indarra hartuko duela erabakia hartu den egunean berean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharra galarazi gabe.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren 51.3 artikuluan xedatzen da (114.etik 118.era arteko artikuluekin bat etorriz), eskuordetze-akordioak honako hauek adierazi behar ditu :zer gai eskuordetuko diren, eskuordetzen diren ahalmen zehatzak eta horiek gauzatzeko berariazko baldintzak, betiere aipatutako erregelamenduan ezarritako araubide orokorrean zehazten diren neurrian edo hartatik aldentzen diren neurrian.

Eskudantzien eskuordetza denbora mugagaberako dela ulertuko da, non ez duen eskuordetzaren ebazpenak edo erabakiak bestelakorik ezartzen; orobat, isilbidez onartutzat joko da, baldin eta alkatetzari erabakia jakinarazten zaion egunetik hiru egun balioduneko epean alkateak osoko bilkurari berariaz adierazten ez badio ez duela onartzen eskuordetza. Eskuordetze hori ez da ezeztatuko Alkatetzaren titularra edo Tokiko Gobernu Batzarraren osaera aldatze hutsagatik (Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoa, 114.1 eta 2, eta 118. artikuluak).

Eskuordetzea ezeztatzeko edo aldatzeko, bete beharko dira eskuordetza emateko eskatzen diren formalitate berberak (Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoa, 114.3 artikulua).

Eskuordetza egiten duen organoak, noiznahi, bereganatzen ahalko du eskuordetza –betiere administrazio-prozedura erkidearen alorrean indarrean den legediarekin bat etorrita; orobat, eskuordetza bereganatuz gero, jatorriz eskumena berea duen organoak berraztertu egin ditzake organo eskuordeak emandako ebazpenak, egintza administratiboak ofizioz berrikusteko ezarritako kasu eta baldintza berberetan, hala aurreikusten baita bi arau hauetan: azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. artikulua (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikulua (arau horrek jorratzen du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa).

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 115. artikuluaren arabera (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), eskuordetza egin duen organoak jasotzen ahalko du eskuordetzari buruzko informazio xehatua eta haren ondorioz sorturiko egintzen edo xedapenen gaineko informazioa, baldin eta bestelakorik xedatu ez bada. Era berean, garrantzizko erabakiak hartu aitzin jakinaren gainean egoteko ahalmena du.

Artikuluan berean xedatzen denez, eskuordetutako organoak bere esku dituen eskumenak erabiliz egiten dituen egintzak organo eskuordetzaileak egintzat hartuko dira. Horrenbestez, organo horri dagokio aurkezten diren berraztertzeko errekurtsoak ebaztea, non eskuordetze-erabakian ez zaion berariaz esleitzen eskuordetza jaso duen organoari ahalmena, berak emandako egintzen aurkako berraztertzeko errekurtsoak ebazteko.

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 117. artikuluak (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) debekatzen du hirugarren bati eskuordetzea beste organo batek eskuordeturik jasotako eskumen edo ahalmenak.

Gaur egun, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legea indarrean sartu ondoren, haren Bigarren Xedapen Gehigarrian arautzen dira udal organoen kontratatzeko eskumenak.

Bigarren Xedapen Gehigarri horretatik ondorioztatzen da osoko bilkurari dagozkiola eskumenak –kontratazio organoa den aldetik– zenbait kontratu motatan (hala nola, obra-, hornidurara- eta zerbitzu-kontratuetan, obren emakida kontratuetan, zerbitzuen emakida kontratuetan eta administrazio kontratu berezietan), baldin eta haien zenbatekoak aurrekontuko baliabide arrunten %10eko muga gainditzen ez badu, ezta –nolanahi dela ere– sei milioi eurokoa ere, horien artean urte anitzetakoak ere sartzen baitira, lau urte baino gehiago iraun behar ez badute (balizko luzapenak tartean), baldin eta urteko guztien zenbateko metatuak aipatu portzentajea gainditzen ez badu, lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten gainean, ezta aipatu zenbatekoa ere.

Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren 174. artikuluaren arabera (legegintzako errege dekretu horren bidez onesten da Toki Ogasunei buruzko Legearen testu bategina), gastua zer ekitalditan konprometitzen den, ekitaldi horretatik harago doazen gastu konpromisoak hartzen ahalko dira, baldin eta baimentzen diren ekitaldian exekutatzen hasten badira eta, gainera, artikulu berean araututako kasuetakoren batean jasotzen bada. Artikulu beraren arabera, gainera, urte anitzeko gastuen baimena eta konpromisoa izanen dira aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako baimentzen den kredituaren araberakoak.

174.3 artikuluak berak ezartzen du zenbait kasutan lau ekitalditan gehienez aplikatzen ahalko direla gastuak, eta datozen ekitaldietako bakoitzari egotziko zaion gastua ezin dela handiagoa izan eragiketa konprometitu zen urteari zegokion kredituari ehuneko hauek aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa baino: hurren-hurreneko ekitaldian, %70; bigarren ekitaldian, %60; eta hurrengo ekitaldietan, %50. Nolanahi ere, eta salbuespenez, osoko bilkurak handitzen ahalko du, bai urte kopurua, bai urte bakoitzerako adierazitako portzentajeak.

Idazkaritza Nagusiaren txostenen arabera,

ERABAKITZEN DU

Lehena.–Osoko bilkuraren eskumenak alkatetzari eskuordetzan emateko proposamenaren aldeko txostena egitea –lehen azaldutako arrazoiengatik, zeinak hemen jasotzat jotzen baitira ondorio guztietarako–, lan hauetarako: "Melidako Cantarranas plazan sortzea, batetik, klima babesleku hiritar bat, Melidako bizilagunzentzat, eta, bestetik, anfibio eta kiropteroak berroneratzeko babesleku bat . Hirigintza iraunkorra, zoru drainatzaile bidezkoa. Melidako 2030 Agenda" proiektuko obrak kontratatzea, eta "Udalez gaindiko proiektu pilotua, Aragoi ibaiaren ibarrean mugikortasuna koordinatzeko" proiektuan parte hartzea. Horrez gain, alkateari eskatzea gaia sar dezala egitekoa den osoko bilkuraren hurrengo saioaren gai-zerrendan.

Bigarrena.–Alkateari eskuordetzea, Zuzenbidean bidezkoa den bezainbeste, obra, zerbitzu eta hornidurak kontratatzeko ahalmen guztiak, lan hauetarako: "Melidako Cantarranas plazan sortzea, batetik, klima babesleku hiritar bat, Melidako bizilagunzentzat, eta, bestetik, anfibio eta kiropteroak berroneratzeko babesleku bat. Hirigintza iraunkorra, zoru drainatzaile bidezkoa. Melidako 2030 Agenda" izeneko obra eta "Udalez gaindiko proiektu pilotua, Aragoi ibaiaren ibarrean mugikortasuna koordinatzeko" izeneko proiektua. Eskuordetzaren barnean sartzen da urte kopurua handitzeko ahalmena, bai eta aipatu portzentajeak igotzekoa ere, ahalmen hori arautzen baita martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren 174.3 artikuluan (legegintzako errege dekretu horren bidez onesten da Toki Ogasunei buruzko Legearen testu bategina).

Hirugarrena.–Tokiko gobernu-batzarraren eskuordetza horren ondorioz hartutako erabakietan berariaz jasoko da inguruabar hori, honako testu hau erantsita: "Alkatetzak eskumena du erabaki hau hartzeko, Udalbatzak 2025eko abenduaren 17an egindako bilkuran hartutako eskuordetzearen ondorioz".

Laugarrena.–Alkatetzak eskuordetzan eman zaizkion eskumenak direla-eta erabiltzen ahalko dituen ahalmenak izanen dira eskuordetza eman duen organoari dagozkionak, eta berariaz sartzen da organo delegatuak emandako egintzen aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoak ebazteko ahalmena; hala ere, osoko bilkurak bere gain hartzen ahalko du eskuordetzan eman zaion edozein gai edo gairen gaineko eskumena, baita alkatetzaren barruan izapidetzen ari bada ere.

Bosgarrena.–Eskuordetza horrek zehazten duen eran eta han ezarritako mugak gainditu gabe erabiliko ditu alkatetzak berari eskuordetutako eskumenak, eta inongo beste organori ezin izanen zaizkio eskuordetu.

Seigarrena.–Alkatetzak osoko bilkurari emanen dio aditzera nola erabili den eskuordetza, alkatetzaren administrazio egintza guztiak bidaliz Udalbatzako zinegotzi guztiei, ohiko osoko bilkurak edo osoko bilkura bereziak egiten direnean.

Zazpigarrena.–Onesten den erabakiak aurreikusi gabekoan, arau hauetan ezarritakoa izanen da aplikatuko den araubide juridikoa: 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa; eta 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, onesten duena Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua.

Zortzigarrena.–Eskuordetza epe mugagabean ematen da, eta isilbidez onartutzat joko da, baldin eta alkatetzari erabakia jakinarazten zaion egunetik hiru egun balioduneko epean alkateak osoko bilkurari berariaz adierazten ez badio ez duela onartzen eskuordetza. Alkatea arituko da Melidako Udalaren ordezkari MITECOren aurrean, eta ahalmena izanen du behar beste agiri sinatzeko haren nahiz gainerako toki-administrazioen aurrean programa honen gaineko edozein inguruabarri buruz: "Finantzazioa, diruz babesteko 2025en toki-erakundeek sustatutako lurralde-eraldaketarako eta despopulazioaren aurkako borrokarako proiektu berritzaileak".

Melidan, 2025eko abenduaren 17an.–Alkatea, Francisco Javier Sesma Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: L2516879