11. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Indargabetzea desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Jendaurreko informazioa

Funesko Udalak, 2025eko abenduaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 22. ordenantza indargabetzea. Ordenantza horrek arautzen du desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak. Hori guztia, jarraituz xedatuta dagoenari Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan eta aplikatzekoak diren eta haiekin bat datozenetan.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.

Funesen, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2516948