11. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Hiri-jarduketarako plan berezia, 16. poligonoko 154. lurzatian, UE-1 unitatean. Hasierako onespena

Burgiko Udalak, 2025eko abenduaren 22an, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Burgiko udal plangintzako 16. poligonoko 154. lurzatian, UE-1 unitatean. Sustatzaileak Rubén Gonzalez Pulido eta Izaskun Goñi Fuertes dira.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Burgin, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, Flavien Paget.

Iragarkiaren kodea: L2516983