2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AOSKO KONTZEJUA
Hilerriaren erregelamendua. Hasierako onespena
Aosko Kontzejuak, 2025eko abenduaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Aosko hilerriaren erregelamendua.
Onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Aosko hilerriaren erregelamendua behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aosen, 2025eko abenduaren 22an.–Kontzejuko burua, Salvador Domench Casado.
Iragarkiaren kodea: L2516928