11. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 313. lurzatian. Hasierako onespena

Abaigarko Udalak, 2025eko abenduaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Abaigarko 1. poligonoko 313. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Ricardo Ros Zuasti arkitektoak sinatua. Sustatzaileak José Antonio Egileta eta Miren Edurne González de Zárate Mugay dira.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Abaigarren, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, Álvaro Pérez de Aransolo Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2516992